Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
ostirala, 14 azaroak 2025

Noël d´Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren proiektua aurkeztu dio EGABeko Kontseiluari. Javier Muñecas buru izan duen topaketan, gainera, José Corchón Finantza Politikako eta Aurrekontuetako Sailburuordea eta Josu Garay Aurrekontuen Zuzendaria izan dira.

Urriaren 28an egindako Gobernu Kontseiluak 2026rako 16.378 M €-ko Aurrekontu Proiektua, iaz baino % 4,1 gehiago, onartu zuen. Zenbateko horren erdia baino gehiago, % 53a, Osasunera eta Hezkuntzara bideratuko da. Behin betiko onartu aurretik, Ogasun eta Finantzetako Sailburua dokumentua eragileei eta erakundeei aurkezten ari zaie.

Aurrekontuen proiektuari buruz Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak irizpenik eman ez arren, horren edukiaren berri eman behar zaio. Horrela, Ogasun eta Finantzetako Sailburuak proiektua erakundearen osoko bilkurari aurkeztea jardunbide instituzional egokia da, informazio-izapide hutsetik harago baitoa.

“Euskadiko eragile sozial eta ekonomikoekiko gardentasun ariketa da, iritziak trukatzeko eta partida bakoitzaren atzean dauden xehetasunak eta herritar guztientzat berebiziko garrantzia duen dokumentura daramaten erabakiak ezagutzeko aukera ematen baitie”, azpimarratu du Javier Muñecas euskal EGABeko presidenteak.