Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 21 urtarrilak 2026

Javier Muñecas EGABeko presidentea, eta Izaskun Astondoa idazkari nagusia, 2026ko urtarrilaren 20an eta 21ean izan dira RTAko Orientazio Batzordearen bileran, Normandiako Eskualde Kontseiluaren egoitzan, Rouen hirian.
Bileran Sareko Presidentetza eta Batzorde Betearazlea berritu dira 2026/27 aldirako. RTAko presidentea Galiziako EGKko presidentea Manuel Pérez Álvarez izango da, eta presidenteordeak, Kanarietako EGK eta Bretainiako eta Loirako CESERak.
Batzorde Betearazlea berritzeaz gain, bileran atlantikoko eremuetako erronka demografikoari eta migrazioei buruzko txostena landu da. Lan horretan oinarrituko da RTA 2026. urtean.