Javier Muñecas Herreras Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko presidenteak eta Izaskun Astondoa Sarria idazkari nagusiak, Espainiako CESek eta Yusteko Akademia Europarra eta Iberoamerikarra Fundazioak antolatutako «Europar Batasuna munduko testuinguru berrian. Lehiakortasuna hobetzea gizarte-ereduan aurrera eginez» mintegian hartuko dute parte.
Topaketa apirilaren 8an eta 9an egingo da, Guadalupeko Santa Maria Errege Monasterioan (Cáceres), eta etengabeko aldaketek markatutako testuinguru globalean Europar Batasunak dituen erronkak jorratuko ditu. Aztertuko diren gaien artean Europako lehiakortasuna eta gizarte eredua nabarmentzen dira, baita berrikuntza eta garapen teknologikoa, eskubide sozialen babesa, estatuen arteko lankidetza eta autonomia estrategikoa ere, energian eta defentsan, besteak beste.
Mintegiaren inaugurazio ekitaldian hainbat agintarik hartuko dute parte, eta ondoren Josep Borrell Fontelles CIDOBeko (Barcelona Centre for International Affairs) presidente eta Europar Batasuneko Atzerri- eta Segurtasun-politika Erkideko Goi-ordezkari ohi eta Europako Batzordeko presidenteordearen hitzaldi magistralari hasiera emango zaio. Topaketak erakundeetako arduradunak eta adituak bilduko ditu, eztabaidak irekitzeko eta Europar Batasunaren orainerako eta etorkizunerako funtsezkoak diren gaiei buruzko hausnarketak egiteko.