Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
astelehena, 25 maiatzak 2026

Euskadiko EGABeko presidenteak eta idazkari nagusiak maiatzaren 21ean eta 22an parte hartu dute Ekonomia eta Gizarte Kontseilu Autonomikoen eta Espainiakoaren urteroko bileran, oraingo honetan Valentziako EGKak antolatuta. Ekitaldian Anton Costas Espainiako CESeko presidentea eta Fernando Moner Valentziako Erkidegoko kidea eta ekitaldiaren anitroia izan ziren buru.

Urteko jardunaldi horiek topaketa- eta eztabaida-gune garrantzitsua dira, eta, bertan, EGABek beren jardun-ildoak bateratzen dituzte eta beren funtzioekin eta jardun-eremuekin lotutako gai interesgarriak jorratzen dituzte. Aurtengo edizioan, administrazio publikoek ezohiko hainbat gertakarik (hala nola baso-suteak, uholdeak edo agerraldi epidemiologikoak) eragindako larrialdi-egoeren aurrean duten erantzuna aztertu da.