Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 12 martxoak 2014

Otsailaren 28an, Euskadiko EGBk eta Akitaniako CESERek bi Ekonomia eta Gizarte Batzordeek garraioaren eta energia berriztagarrien arloetan batera egindako lanak aurkeztu zizkioten Alain Rousset Akitania Eskualdeko Kontseiluko eta Euskadi-Akitania Euroeskualdeko presidenteari Bordelen.


 Bi txostenak Eusko Jaurlaritzak eta Akitaniako Gobernuak 2012ko uztailean Euroeskualdeko Plan Estrategikoari laguntzeko egindako eskaeratik aurrera bi Ekonomia eta Gizarte Batzordeek gauzatu dituzten lanen esparruan kokatzen dira; aipatutako Plan Estrategiko hori 2014ko udan argitaratuko da. Rousset presidenteak bi txostenen gomendio nagusiak jakiteko eta gomendio horiek bi Ekonomia eta Gizarte Batzordeetako Juan María Otaegui eta Luc Paboeuf presidenteekin eta beste ordezkari batzuekin eztabaidatzeko aukera izan zuen. Halaber, bi Batzordeak bultzatu zituen Euskadi-Akitania Euroeskualdea sortzeko prozesuari ekarpenak egiten jarraitzeko, eta hainbat arazo azaldu zituen, etorkizuneko lanetan horiek hausnartzeko. Bileran Marc Moulin Euroeskualdeko Bulegoko zuzendariak eta Rousset presidentearen kolaboratzaile batzuek ere parte hartu zuten.