Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteartea, 27 maiatzak 2014

Bruselan maiatzaren 16an egin zen bileran, Gizarte Kontseiluen Sarearen, Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoaren (RTA) Batzar Nagusiaren agendan bi gai nagusi izan dira hizpide: Estrategia Atlantikoa eta Ekintza Plana inplementatzea. 2014-2020 hurrengo aurrekontu-denboraldi europarrean ekintza-multzo bat burutuko da Atlantikoko Estrategiak sortuko dituen hazkuntza- eta enplegu-aukerak zehazten eta arakatzen saiatzeko. Ildo horri eutsiz, helburuak lortzeko eraginpeko eragileek ikuspegi partekatutik lan egitearen gaitasuna garrantzitsua izango da. Europako agintariek, Atlantikoko estatu eta eskualdeek, enpresaren sektoreak zentzu zabalean eta, azkenik, gizarte zibilak.

 

RTA gizarte zibil antolatuaren ordezkaria den neurrian, estrategiaren garapenean zeregin eraginkorra izateko oso-osorik prestatuta dago. Izan ere, 2011-2013 denboraldian, hain zuzen ere, Estrategia eta Ekintza Plana garatu eta onartu diren garaian, aktore aktiboa izan da. Eta zeregin horrekin kontsekuente, lantalde berezia sortu du, RTAk balioa erants dezakeen espazioetan kideen gaitasunak bideratzeko.

 

Eskualde desberdinetan estrategia ezartzeko orduan egiazko dinamika sortzeko katalizatzailea izan nahi dugu. Eskualdeetako gobernuak gure bidaia-lagun etengabeak izango direla esan nahi du horrek. Hala, hasiera batean, horiekin lankidetzan jardun beharko dugu Estrategiarekiko sentsibilizatu eta hori buruzko informazioa emateko. Xede horrez, ekintzak eta ekitaldiak garatu beharko dira. Halaber, kontsulta-zeregina izango dugu, Estrategia Atlantikoak programa zehatzetan bere finantzazioa izan dezan, eskualdeen programa operatiboei buruzko irizpenak egingo baititugu. 

 

Estrategia Atlantikoaren taldean (Estrategia gobernatzeko organoa) RTAren zuzeneko presentziak gizarte zibilaren ahotsa entzutea ahalbidetuko du. Eztabaida-gune Atlantikoaren jardunaldietan egin dugun bezala, Stakeholdersen Plataforman izango gara 2015. urtearen amaieran.

 

Gainera, gizarte zibilak Estrategia ezagutu eta baloratzen laguntzeko eragile garrantzitsua izan gaitezke, hau da, gure Gizarte, Ekonomia eta Ingurumen Gaietarako Batzordeen sare zabala erabiliz Estrategia sakabana dezakegu.

 

Era berean, Arku Atlantikoko Batzordearekin batera laguntza-mekanismoa kudeatzen lan egiteko prestatuak gaude, azkenean lizitazioaren esleipenduna bada.

 

Jakitun gara Estrategia Atlantikoa ezartzearen erronka handirako eraginpeko eragile guztiek nahastu behar dutela. Lankidetza publiko pribatua proiektuaren garapen onerako oinarrizko ardatza izango da. Gure Batzordeak bi mundu horien artean daude eta harreman horiek garatu nahiz emankorrak izan daitezen laguntzeko lanean arituko dira.

 

Zazpi urte ditugu aurretik. Denboraldi horretan Estrategiaren hasieran dugun ilusio eta espiritu bera mantentzen jakitea fio naiz.