Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteartea, 15 abenduak 2015


Euskadiko EGABk RTAren batzar nagusian parte hartu du, kide fundatzailea baita eta Batzorde Betearazlean baitago. Halaber, Eskualde Periferiko eta Itsastarren Konferentzian izan da, espazio atlantiko europarreko EGABekin eta pareko erakundeekin batera kidea baita. 

Abenduaren 2an Euskadiko EGABk Nazioz Haraindiko Sare Atlantikoaren (RTA) Orientabideen Batzordean parte hartu zuen. Nolanahi ere, eskualde atlantikoetako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeen eta pareko erakundeen sareari dagozkion erabaki estrategikoak hartzeko batzar-organoa da. La Rochellen bildu zen. 

Bileran puntu interesgarriena estrategia atlantikoaren arloan RTAren lanak jarraitzea izan zen. Era berean, bideratzeko edukia eta metodologia onartu ziren. 

2013ko maiatzean Europar Batzordeak 2014-2020rako Estrategia Atlantikoari buruzko Ekintza Plana onartu zuenean, RTAk Estrategiaren inplementazioa hurbiletik jarraitzeko interes berezia antzeman zuen; prozesu hori jarraitu eta beharrezko tresnak abian jarri eta behar bezala funtzionatzen duela bermatu nahi zituen. Helburua Estrategia arrakastaz garatu ahal izatea eta espazio atlantiko europarra harmoniazko garapena sustatzen duten tresnez hornitzea da. Horrez gain, hazkuntza nahiz enplegua bultzatu eta maila askotan agintea sendotu behar dute. Ildo horri eutsiz, estatuetako, eskualdeetako eta tokietako erakundeekin batera, RTA-ATNk ordezkatzen duen gizarte zibilak partaidetza izango du. 

Aurtengo otsailean Estrategia Atlantikoari buruzko Ekintza Planaren inplementazioa jaurtitzeko fasearen txostena amaitu zen eta RTA Ekintza Plana inplementatzen oso-osorik murgilduko da, 2017. urtean izango duen ebaluazioan eta berraztertzean laguntzeko. 

2016. urtean eta 2017. urteko zati batean, RTAren lantaldeak, Bretainiako EGAB buru duelarik eta Euskadiko EGAB nahiz Akitaniako EGAB txostengileak izanik, Estrategia Atlantikoa inplementatzeko EEk xedatutako tresnak eta bitartekoak aztertuko ditu. Dauden beste estrategia batzuetarako xedatutakoekin alderatuko dira: Baltikoko, Danubioko, Adriatiko-Joniako eta Alpeetako eskualdeak. Aldi berean, eskualde atlantikoetako itsas ekonomiako eragileei kontsultatuko zaie Estrategia Atlantikoaren proiektuak abian jarri eta egitean izandako esperientziari buruz. 

Halaber, Eskualde Periferiko eta Itsastarren Konferentziaren Arku Atlantikoko Batzordearekin harremanak eta lantalde nahiz eztabaida-gune desberdinetan partaidetza aztertu ziren, RTA kide elkartua izanez gero. Izan ere, horietan EGAB kideek erregulartasunez parte hartzen dute. 

Testuinguru horretan azaroaren 4an eta 5ean, Euskadiko EGABk Eskualde Periferiko eta Itsastarren Konferentziaren Batzar Nagusian parte hartu zuen. Saioetan betiere europar egunerokotasuna duten gai nagusiak aztertzen dira, Euskadi bezalako eskualde itsastar eta periferikoetan zuzeneko eragina badute. 

Egunerokotasun horrekin bat, immigrazioaren eta errefuxiatuen gaiak toki nagusia izan zuen arrazoi hirukoitzarengatik: iriste-puntuen lehenengo lerroan daudelako onartzen ari diren giza larrialdiko egoeren aurrean, Espainiako, Italiako, Maltako eta Greziako itsas eskualdeek duten erantzukizunarengatik; gai europarra dela onartu ostean, konponbide europarrak behar dituelako krisiarekiko erantzun europarrarengatik; eta 2020. urtetik aurrera urte askotarako hurrengo esparru finantzarioaren eta 2020. urtearen ondorengo etorkizuneko kohesio europarraren politikaren negoziaketei buruzko ondorioengatik epe ertain eta luzean. Horiek jasa hasiak daude.

Alemaniak jada bere ikuspegia iragarri du eta errefuxiatuei laguntzeak kostu handiak izango dituelakoan dago eta, ondorioz, Estatu kideen ekarpena jaitsiko delako erkidegoko aurrekontuak arinduko dira. Gainera, batzuek erkidegoaren aurrekontuan malgutasunaren printzipioa bultzatzen dute. Ildo horri jarraiki, eskualde-politiketarako partidak errefuxiatuen larrialdiko laguntzetara edo epe luzean gizarteratze-neurrietara bideratu nahi dituzte. Etorkizuneko esparru finantzario eta kohesio-politikaren inguruko beste eztabaida bat da Erresuma Batuaren erreferendumarekin zerikusia duena eta kohesio-politika berriz nazionalizatzeari buruzko eskea. Era berean, orain arte bezala kohesio-politikak eskualde guztiak edo bakarrik atzeratuenak hartu behar al ditu? Ondorioz, inbertsio- eta lehiakortasun-politika izaten jarraituko al du edo bakarrik desberdintasunak murrizteko politika? Sinplifikatzeari dagokionez, goi-mailako taldea eratu da eta bere ondorioak azalduko ditu. Sinplifikatzearen nahia, berriz, eskualdeen kontrako bihur daiteke eta Estatuek funts europarrak kudeatzearen aldeko argudioa izan daiteke. 

Irisgarritasunaren arloan, eskualde periferiko eta itsastar guztientzat oinarrizko gaia izan zen Europar Batzordeko ordezkarien iragarpena. Garraio-proiektuetarako Connecting Europe Facility izeneko laguntzen bigarren deialdia egingo dute. Zenbatekoa 7.600 milioi eurokoa izango da, hain zuzen ere, urtebete lehenago egindako deialdiari zegokion zenbatekoaren erdia. Hartan laguntzak ia esklusiboki garraioaren Europaz haraindiko sareen (RTE-T) sare zentraleko proiektuetarako izan ziren. Itsas Politika Integratu Europarrak, aldiz, Europar Batzordearen geroz eta bultzada indartsuagoarekin jarraitzen du. Hala, Hazkuntza Urdinaren Estrategia garatu da eta hazkuntza nahiz enplegurako ahalmen garrantzitsua du. Gainera, horretan kokatzen da Estrategia Atlantikoa. 

Klimaren Aldaketa eta Parisko Klimari buruzko Goi-bilera ere interesgarriak izan ziren, lortu beharko diren konpromiso handiak kontuan hartuta. Izan ere, beroketa orokorra 2 gradutan mantendu beharko da, zientzialarien iritziz gehieneko beroketa onargarria baita. Halaber, beroketaren ondorio saihestezinei aurre egin beharko zaie, bereziki, eskualde itsastarretan eta moldapen-neurriak hartzeko orduan sakonki inplikatu beharko dute.