Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
astelehena, 01 otsailak 2016

Urtarrilaren 22an Euskadiko EGABk Euskadiko Estrategia Atlantikoaren Taldeko erakunde kideen ordezkariekin topaketa izan zuen eta Estrategia Atlantikoa inplementatzeari nahiz 2017. urtean Estrategia berraztertzeko ekin behar diren lan berriei buruzko txostena aurkeztu zuen.


Eragile desberdinen ordezkariek Euskadin Estrategia Atlantikoaren lehentasunezko arloetan (besteak beste, ontzigintza, itsas energiak, portuak eta itsas garraioa, itsas ingurunearen ikerketa edo kostaldeko turismoa eta itsas ondarearekin zerikusia duena) lanean dihardute. Horiek guztiek Estrategia Atlantikoari buruz EGABren lanak aurkezteko jardunaldian parte hartu zuten eta horien ondorioak nahiz proposamenak eztabaidatu zituzten. Euskadiko Estrategia Atlantikoaren Lan Taldearen kide izanik eta Euskadin Estrategia Atlantikoaren barruan sar daitezkeen proiektuak bultzatu eta koordinatzeko Euskadiko Itsas Eztabaida-guneak koordinatuta, Euskadiko Itsas Eztabaida-guneko ordezkariek, Bilboko Portuko Agintaritzak, Uniport Bilbaok, Tecnaliak, Euskal Energia Erakundeak, Bilboko Itsas Museoak eta Basquetourrek parte hartu zuten. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Europar Gaietako Zuzendaritzaren ordezkariak izan ziren, Estrategia bultzatzean nahasiak baitaude.     


Estrategia Atlantikoa ekimen europarra da eta fatxada atlantikoan itsas ekonomia garatzeak dituen potentzialtasunak eta erronkak lantzen ditu. Elkarrekintzan diharduen esparru integratuan, itsas arroan elkartzen diren zehaztasun ekonomikoak, sozialak, politikoak, kulturalak eta ingurumenekoak kontuan hartuta, “hazkuntza urdinari” atxikitako ekonomiaren eta enpleguaren hazkuntza-potentzialtasuna aprobetxatzera bideratuta dago.  


Arlo honetan Euskadiko EGABren lanak fatxada atlantikoko eskualdeetako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeekin eta pareka daitezkeen erakundeekin lankidetzan garatzen dira. Euskadiko EGABk eta bere homologo atlantikoek hamarkada bat baino gehiago daramate Sare Transnazional Atlantikoan (RTA-ATN) elkarlanean. Eskualdeen kokagune atlantikoarekin zerikusia duten interes bateratuko gaiak lantzen dituzte. Aurrekoaren harira, hasieratik estrategia honek asmo handiagoko kooperaziorantz, garrantzi estrategiko handiagoarekin eta eskualde honen erronka, aukera eta potentzialtasunetan oinarrituta, Eskualde Atlantikoan aurrera egiteko eskaintzen dituen aukeraz jakitun izan dira, nahiz eta bakarrik itsastarra izan. Nolanahi ere, Europar Batasuneko area desberdinetan zabaltzen ari diren makroeskualdeetako estrategien parekoa izan nahi du.


Horregatik, Estrategia Atlantikoa emaitza ukigarri bihurtzearen garrantzia antzeman dute, fatxadako itsas ekonomia bultzatzeaz gain, bakarrik estrategiaren arrakastak ahalbidetuko baitu Atlantikorako egiazko makroeskualdeko estrategia integralerantz aurrera egiten eta Euskadik, bai sektore tradizionaletan, baita hasiberriak diren horietan ere baliabide eta gaitasun garrantzitsuak dituela kontuan hartu behar da. Estrategiak itsas zutabeari lurralde-zutabea batu behar dio eta gure eremu geografikoak, jada makroeskualdeetako estrategia duten beste area geografiko europar batzuk bezala, tresna europar bereziak izan behar ditu, potentzialtasunen garapena bultzatzeko. Azken finean, Atlantikoak etorkizunari baldintza berdinekin aurre egin behar dio.


Horregatik, Estrategiaren Ekintza Plana onartu zenetik eta, ondorioz, lehentasunezko arloak definitu eta 2014-2020 denboraldirako inplementazio-eskema zehaztu zirenetik, Euskadiko EGAB eta RTA Estrategia Atlantikoa behar bezala gauzatzeko baldintzetan lanean ari dira. Horrez gain, Estrategia Atlantikoaren inplementazioa hurbiletik behatzeko, prozesua jarraitzeko eta arrakastarako beharrezkoak diren tresnak abian jarri eta behar bezala funtzionatzen dutela bermatzeko konpromisoa hartu dute. 


Lehenengo fasean Estrategiaren Ekonomia Planaren jaurtitze operatiboari buruzko baldintzak landu dira. Gai nagusia eragile sozioekonomikoek estrategia “jabetzea” izan da. Alderdi hori ez da automatikoa eta mekanismo nahiz tresna desberdinen bitartez bultzatu behar da. Bertan sartzen dira informazioa, komunikazioa, laguntza eta antolaketa- nahiz agintaritza-gailuak. Euskadiko itsas ekonomiaren eragileei urtarrilaren 22an aurkeztutako txostena planteamendu horren emaitza da eta fatxada atlantikoko EGAB bakoitzak eta pareko erakundeek beren eskualdeko eragileei egindako kontsultan oinarritzen da. Estrategia atlantikoari buruz ezagutza-maila, interesa eta itxaropenak jakin nahi zituzten. Informazio hori estrategiaren eskura dauden tresnen analisiarekin gurutzatu ostean, arazo berdinak lantzeko diagnostikoa eta proposamenak lortu dira.


Jardunaldian partaideak, neurri handian, Euskadiko EGABk egindako kontsultaren partaideak izan dira eta txostenaren diagnostikoa partekatu dute, baita ondorioa onartu ere: Estrategia Atlantikoaren egungo funtzionamendu-baldintzetan, pisua ia esklusiboki banan-banako proiektuaren sustatzaileena eta Ekintza Planaren lehentasunetan sartuak dauden proiektuak aurrera ateratzeko horiek dituzten ekimen eta ahaleginena da. Ildo horri jarraiki, aktore pribatuekin batera, Europako, estatuetako, eskualdeetako eta tokietako herri-eragileak nahasi eta koordinatzeko beharrezkoak diren mekanismoak eragin daitezen burutza eta borondate politikorik ez da hautematen. Estrategia bultzatu eta bere helburuak lortzeko ahalegin bateratu eta kolektiborik ez dago. Txostenari buruzko ondorioen eta proposamenen eztabaida Estrategia Atlantikoan kokatutako proiektuak garatzeko orduan, Euskadiko proiektuen sustatzaile partaideen esperientziarekin aberastu zen. Halaber, Bruselan Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak esku hartu zuen. Bideokonferentziaren bidez Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dituen ekimenak eta partaideen intereserako finantzatzen dituzten deialdiak azaldu zituzten. Modu berean, finantzazio berezirik eza eta europar finantzazioaren programa desberdinetan estrategiari dagozkion proiektuen finantzazioa lortzeko aukera hobetuak izan ziren bestelako alderdi negatibo azpimarragarriak txostenean eta partaideen aldetik.


Eztabaidaren azkeneko ondorio moduz azpimarratu egin zen, egoera horretan aldaketak egituratzen ez diren bitartean, estrategiaren dinamizazio-potentziala eta Ekintza Planean xedatutako lehentasunak inplementatzeko orduan egiazko bultzada-ahalmena oso mugatuak daude. Ezinbestekoa da eskualde atlantikoak eta estrategiaren inguruan proiektuaren sustatzaileak mugiarazten jarraitzea, dauden inertzien aurrean balio erantsia frogatzeko eta garapen-baldintzak hobetzeko.


EGABren eta bere bazkideen lanak komunikazioaren, finantzazioaren eta agintaritzaren eremuetan hainbat proposamen planteatzen ditu. Helburuak honakoak dira: hedatu eta ikusaraztea, itsas ekonomia atlantikoko proiektuei finantzazio-aukera berriak eskaintzea, estrategiaren helburuak lortzeko proiektuak bultzatu eta gauzatzeari begira mekanismo egokiak sortzea eta itsas ekonomia atlantikoak eskatzen dituen egituratze-beharrei erreparatzea.


Halaber, jardunaldia Euskadiko EGABk eta RTAko bere bazkideek egingo dituzten lanak aurkezteko erabili zen. Beren helburua 2017. urteko bigarren seihilekoan Estrategiaren Ekintza Plana berraztertzeari begira proposamenak planteatzea da.


Xede horrez, estrategia inplementatzeko dinamikaren analisi berria gauzatuko da, lehenengo bi urte hauetan eboluzionatuz joan baita. Gainera, funtsen programa operatiboak eta finantzazio europarraren programak jada martxan daude. Zeregin berriekin proiektuaren sustatzaileei laguntzeko mekanismoa, EBko Atlantic Strategy Group izenekoa, dago eta eginkizun dinamikoagoa hartzen hasi da. Izan ere, horiek dira, besteak beste, elementu berriak. Lehenengo txosteneko proposamenen integrazio-mailaren azterketa izango da analisiaren zati bat eta 2016. urtean eta 2017. urtearen hasieran dauden tresna eta baliabideetan oinarrituko da. Beste estrategia batzuen eremuetan, bereziki, Baltikokoan agertzen diren formulak lan berrietarako erreferentzia baliotsuko prima suertatuko dira. Eskualde atlantiko bakoitzean zuzenean eragileei berriz kontsultatuko zaie. Jaurtitze-fasean jabetza azpimarratzen bazen, fase aurreratuago honetan “egiteak” azpimarratuko dira eta bide horretatik nola gauzatu diren edo ez diren ezagutzeko informazioa jasoko da. Aldi berean, aktoreek Estrategia Atlantikoaren proiektuari buruz dituzten ideiak eta zailtasunak edo zeregin horretan aurkitu dituzten laguntzak jakin nahi dira, itsas ekonomiaren dinamizazio-estrategia operatibo bihurtzeko orduan lurralde atlantikoetan eragin praktikoa izaten ari diren oztopoak eta indar eragileak identifikatzeko.  


Errealitateari itsatsitako ikuspuntuan dago gure analisiaren eta proposamenen berezitasuna eta sendotasuna. Izan ere, alderdi hori ezaugarritzat du Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeen lanak. Lursaila eta aktoreak ezagutzearekin zerikusia du eta, horri esker, lurralde atlantikoko aktore sozioekonomikoen beharrak, itxaropenak eta kezkak hauteman daitezke eta europar erakundeei iritsaraz dakizkieke.

  

Hau lanaren oinarrizko alderdia izango da, errealitateari itsatsitako ikuspuntuan baitago RTAn Euskadiko EGABren analisiaren eta proposamenen berezitasuna eta sendotasuna. Izan ere, alderdi hori ezaugarritzat du Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeen lanak. Lursaila eta aktoreak ezagutzearekin zerikusia du eta, horri esker, lurralde atlantikoko aktore sozioekonomikoen beharrak, itxaropenak eta kezkak hauteman daitezke eta europar erakundeei iritsaraz dakizkieke.