Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
osteguna, 21 uztailak 2016
  • EGABek krisian dauden enpresen berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak indargabetzeko dekretua izapidetzea egokia dela deritzo. Izan ere, aurreko urteko abenduan Europako Batzordearen baimena iraungi egin zen.
  • EGABek azpimarratu nahi du indargabetzeak “araudian hutsunea sortu duela, eta hutsune hori ekiditea bazegoela “Europako Batzordean egindako eta izapidetutako laguntzen dekretu baten bidez. Horrela, “Bideratu Berria programatik eratorritako laguntza publikoek egun duten ziurgabetasuna saihestuko zatekeen, eta 2016ko ekitaldiari dagokion deialdirako euskarria ziurtatuko”.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak egoki ikusi du “krisian dauden enpresak berregituratzeari eta horiei bultzada berria emateari bideratutako laguntzak ezartzen dituen uztailaren 29ko 158/2014 Dekretua Proiektua” izapidetzea, irizpen honetan egin diren gogoetekin bat eginez. Aurreproiektua Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunaren Sailak aurkeztu du.

Dekretu berriak aurrekoa (158/2014 Dekretua, uztailaren 29ko) indargabetzen du. Dekretuak krisian dauden enpresak bultzatzeko eta berregituratzeko laguntzak arautzen ditu. Laguntza horiek 2000. urtean hasi ziren, eta Europako Batzordeak baimendu zituen. Hala ere, Europako baimen hori 2015eko abenduaren 31an iraungi zen, eta EGABek aitortu du EAEko dekretuaren indargabetzea “saihetsezina eta beharrezkoa” dela, baina indargabetzeak “Bideratu Berria Programaren etorkizunari buruzko hainbat galdera sortzen ditu, baita krisi egoeran dauden eta berregituratzeko eta bultzatzeko neurriak hartzeko finantzaketa-laguntza behar duten enpresei eman beharreko laguntzari buruz ere”.

Ziurgabetasuna aurten

Ziurgabetasun nagusia aurtengo, 2016. deialdiko laguntzen etorkizunaren gainekoa da, indargabetu eta gero ez baitago araudirik. “Oraingoz ez dago 2014-2016 Industrializazio Planeko Bideratu Berria Programaren helburuak praktikan ezartzeari buruzko araudirik, eta ez dakigu hutsune hori ETEei berregituratzeko eta bultzatzeko laguntza emango dien dekretu berri batekin beteko den. Hori hala balitz ez dakigu noiz egingo den eta 2016ko deialdirako garaiz helduko den" azpimarratu du Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak. 

EGABen aburuz ziurgabetasun egoera hau laguntzen dekretu berri batez bidez ekiditea zegoen, horretarako "Europar Batasuneko zuzetarauekin hitzarmen bat egitea zegoen, eta Europako Batzordeko Eskumen Orokorreko Zuendaritzan izapidetzea, azken horri jakinarazteko eta baimen egokia lortzeko". Aholkularitza organoak azpimarratu du era horretan “Bideratu Berria programatik eratorritako laguntza publikoek egun duten ziurgabetasuna saihestuko zatekeen, eta 2016ko ekitaldiari dagokion deialdirako euskarria ziurtatuko”.