Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
astelehena, 19 abenduak 2016

Azaroaren 22an, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako Zuzendari den Leandro Azkue jaunak eta zuzendaritza horretako teknikari den José Alberto Orbe jaunak EGABeko Europako Gaietako Batzordean agertu ziren  Itsas eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) funtzionamendua azaltzeko. EAEn Eusko Jaurlaritzako Lehiakortasun eta Azpiegitura Saila da  Itsas eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF)  arduraduna. Agerraldia batzordeak Euskadiko itsas-ekonomiako eragileei egindako kontsulten parte da. Horren helburua da Europako Estrategia Atlantikoan daukaten inplikazioa eta esperientzia ezagutzea.  Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako ordezkariek informazio oso argia eman zuten funtsaren antolaketa eta kudeaketa konplexuaren gainean. Era berean, funtsaren bidez finantza daitezkeen jarduerei buruzko informazioa eman zuten, baita jarduerek finantza daitezkeen Estrategia Atlantikoaren lehentasunekin daukaten loturaren gainean ere.