Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak

2014ko berriak

EGABeren iritziz, ez da egokia familientzako laguntzak aldatzeko Dekretuen izapidetza
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen iritziz, ez da egokia familientzako babesarekin lotutako hiru arau-proiekturen izapidetzea. Proiektuek gaur egungo hauek aldatzen dituzte: seme-alaben ardura duten familiei sostengua emateko diru-laguntzak; familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak, eta familia errenta estandarizatzeko sistema.  EGABek jotzen du aurkeztutako proiektuek, beren osotasunean, "aldaketa sakonak dakartzatela, Familiei Laguntzeko Legean jasota dagoen familientzako babes-ereduan eragina izan dezake...

Atlantikoko Estrategia abiaraztea
RTAk, hots, Atlantikoko eskualdeetako gizarte eta ekonomia arazoetarako batzordeak biltzen dituen lankidetza plataformak, hamar urte baino gehiago daramatza elkarrekin lanean, gizarte zibil antolatuaren adierazpena Europa mailan agerraraztea ahalbidetuz. Horren ondorioz, elkarrekin egin dira eskualdeek partekatzen dituzten Atlantikoko erronkei buruzko gogoetak eta lanak, eta halaxe helarazi zaizkie Europako nazio eta eskualdeetako erakundeei.  Hori dela-eta, Atlantikoko Estrategia definitzeko lehen urratsak egin zirenetik, haren adierazpe...

Estrategia Atlantiko Europarrak arrakasta izateko baldintzak aztertu ditu RTA-k
Joan den irailaren 9an Euskadiko EGABk RTA-ATNren “Estrategia Atlantikoa inplementatzea” lantaldearen bileran parte hartu zuen. Lisboan egin zen, hain zuzen ere, Portugalgo Itsas Ekonomiari buruzko Enpresen Eztabaida-gunearen egoitzan. Lantalde hori nazioz haraindikoa da eta Espazio Atlantikoan dauden Ekonomia- eta Gizarte-arazoetarako Batzordeetako eta pareka daitezkeen erakundeetako ordezkariek osatzen dute. Horiek guztiak Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoan (RTA-ATN) bilduak daude eta berariaz eratu da Estrategia Europar Atlantikoa ...

Enplegu, Prezio eta Soldaten adierazleak, 2014ko Iraila
LAN MERKATUA A. EUSTAT – BJSI* BATEZ BESTEKOA BATEZ BESTEKOA 2012 BATEZ BESTEKOA 2013 III 2013 IV 2013 I 2014 II 2014 Jarduera-tasa ...

Iragaite-urtea
2013ko Memoria Sozioekonomikoa Batzordearen Osoko Bilkurak ekainaren 30ean onartu du EGABren Araudiak xedatutako epeen barruan eta jada Eusko Jaurlaritzaren, Eusko Legebiltzarraren eta Gizarte Zibilaren beraren esku dago, 2013. urtean zehar ekonomia- eta gizarte-alderdiei buruz EGABren ikuspegia ezagutu ahal izateko. Txostenaren egitura eta egutegia finkatzeko xedez, Batzordeak azaroan atariko lanei ekin zienetik, lan biziko hilabeteak izan dira hauek. Halaber, hilabete hauetan eztabaidak eta adostasunak izan dira, berez sentiberak diren gaieta...

EAE-ko 2013ko Memoria sozioekonomikoaren aurkezpena
EAE-ko 2013ko Memoria sozioekonomikoaren aurkezpena
Joan den uztailaren 16an, 2013. urteari dagokion EAEko memoria sozioekonomikoaren aurkezpena zela eta, euskal EGABek tribuna bat antolatu zuen, eta bertan, aipatutako memoria osatu duen EGABeko batzordearen zuzendari Inmaculada Gallastegi andreak egindako aurkezpenaz gain, Anton Costas irakaslearen hitzaldi bat ere izan zen.   Inmaculada Gallastegik azaldu zuen moduan, 2013ko memorian lehenengo nabarmentzen dena da joan den urtean zehar munduko ekonomia neurrizko erritmoan hazi zela, finantza-ezegonkortasunarekin irauten duen errekupera...

Euskadiko EGABk eta Akitaniakoak lan-bilera berri bat ospatu dute bere lankidetzaren esparruan
Uztailaren 1ean eta 2an Euskadi eta Akitaniako EGABen aldebiko topaketa izan da beste behin ere, elkarren artean duten aldebiko lankidetza-harremanaren baitan. Bordelen elkartu ziren bi ordezkaritzak, eta egitarau bikoitza izan zuten. Alde batetik, Euskadi-Akitania euroeskualdearen plan estrategikoa osatzeko lanean eman dituzten azken pausoak ezagutzea; beste alde batetik, bientzat eta Euroeskualdearentzat orobat interesgarria den gai berri baten inguruan bi kontseiluen arteko lanei ekitea.   Lehenengo gaiari dagokionez, lan saioetan Mar...

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak 2013ko Memoria Sozioekonomikoa aurkeztu du
Memoria Sozioekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte- eta ekonomia-egoeraren irudi zehatza eskaintzeko analisia eta estatistikak bildu ditu. Ildo horri eutsiz, ekonomi egoera, lan-merkatua, gizarte-babesa, hezkuntza, bizi-baldintzak, osasuna edo ingurumena lantzen ditu, beste alderdi batzuen artean. Euskadiko ekonomia 2013. urtean %1,2 jaitsi arren, goranzko profila mantendu zuen. Kalitatezko enplegua sortzea eta enpresen lehiakortasuna sustatzea suspertzeko oinarrizko elementuak dira, EGABk aipatutakoaren arabera. 2013ko biga...

EGABek Irizpena eman du EAEko Administrazio Publikoari buruzko Lege Aurreproiektuaz
EGAB bat dator EAEko Administrazio Publikoari buruzko Lege Aurreproiektuaren printzipioekin, baina ezinbestekotzat jotzen du arau horren helburuen aplikazio eremua euskal administrazio publiko guztietara zabaltzea, “kontuan izanik administrazio publikoek oro har eraginkortasunik gabeko diseinua dutela, eta, batez ere, bikoiztasun garrantzitsuak izaten dituztela euren jardunean”. Aurreproiektua erreferentziazko testu bihurtu nahi da EAEko sare publikoaren antolaketarako eta funtzionamendurako, eta kultura administratibo egokia s...

EGABren Tribuna: 2013ko Memoria Sozioekonomikoaren Aurkezpena
2013 EAEko Memoria Sozioekonomikoaren Aurkezpena GONBIDAPENA

Page 3 of 6First   Previous   1  2  [3]  4  5  6  Next   Last