Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
ostirala, 02 abuztuak 2019
  • Garapen jasangarrian oinarritutako mugikortasun politikak irmoki ezartzea eta horiek bultzatzeko eta eusteko esparru arautzailea izatea “ezinbesteko beharra da, oraindik Euskadin gauzatu gabe egon arren”, gogorarazi du EGABk.
  • Joan-etorriei lotutako mugikortasunaren legea jarduera- eta lan-zentroan sartuta ez azaltzea azpimarratzeko urritasuna da kontsulta organoaren iritziz.
  • EGABk adierazitakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak arloan gainjartzen direnean legegintza ekimen desberdinak mugatu eta koordinatu behar ditu, bikoizketa edo gabezien arriskua saihesteko.
  • Aginte publikoen erantzukizuna alde batera utzi gabe, “guztion erantzukizun partekatua nahitaezkoa da”, beraz, EGABk legeak eremu honetan herritarren eskubideak eta eskakizunak sartzea gomendatzen du.

Euskadin mugikortasun jasangarriari buruzko legearen aurreproiektuak pertsona eta salgaiak garraiatzeko legezko esparrua xedatzen du. Helburua gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-ikuspegitik mugikortasun jasangarriaren garapen integralean aurrerapausoak ematea da.

EGABren iritziz, garapen jasangarrian oinarrituta mugikortasun-politikak irmoki ezartzea eta horiek bultzatu eta eusteko esparru arautzailea izatea “ezinbesteko beharra da, Euskadin oraindik gauzatu gabe egon arren”. Horregatik, aztertutako ekimen legegilearekin ados dago eta balioa ematen dio. “Egungo europar politikarekin eta Nazio Batuetako Agenda 2030eko helburuekin bat dator eta klima-aldaketari nahiz bere ondoreei aurre egiten zaie”. Ildo horri jarraiki, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegituren Sailak bidalitako lege-aurreproiektua izapidetzea egokitzat jotzen du, hainbat gogoeta kontuan hartuta.

Halabeharrez legegintza ekimenak koordinatu behar dira

Gaiari eutsi baino lehen, EGABk azpimarratutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak argi eta garbi mugatu behar ditu, baita behar bezala koordinatu ere legegintza-ekimenak, arloan gainjartzen direnean, bikoizte edo gabezia arriskuak saihesteko. Erakundearen ustez, mugikortasun jasangarriari buruzko lege-aurreproiektuarekin hori gertatzen da, hau da, lanerako joan-etorriei lotutako mugikortasuna ez du aurrez ikusten. Hori, ordea, energia jasangarritasunari buruzko legean sartuta dago.

Joan-etorriak lantokira

Aurreko mugikortasun jasangarriari buruzko lege-aurreproiektuak, 2011. urtean aurkeztutakoak, berariaz sartua zuen jarduera- eta lan-zentroetara joan-etorriei lotutako mugikortasuna. Lege-aurreproiektu honek, berriz, ez du aurrez ikusten eta energia jasangarritasunari buruzko legean jasotzen dira halako lekualdaketak.

Lan-arrazoiengatik mugikortasuna “joan-etorriak egiteko arrazoi nagusi bat delako”, EGABk eskatzen du “energia jasangarritasunari buruzko legearen xedapenak araubidez premiaz garatzea lantokietara joan-etorriei dagokienean, mugikortasun-eredu berrirantz igarotzea sustatzeko”.

Bestelako hobekuntza-alderdiak

Irizpenak arauan hobe daitezkeen bestelako alderdiak aipatzen ditu, besteak beste, hurrengoa: mugikortasunari erreparatuz, lurralde-desorekak eta aukera-desberdintasunak dauden erkidegoan azpiegituren beharrak aztertu behar direla. Horrez gain, eraldaketaren ondorioz sektorerik kaltetuenek (salgaien eta pertsonen lurreko garraioa, ibilgailuen fabrikatzaileak, logistika, banaketa...) ez dute babes-mekanismorik. Horiek guztiak kontuan hartuta, igarotzea egiteko, “nahasitako ekonomia- eta gizarte-eragileek parte hartu beharko lukete eta adostasunera iritsi beharko litzateke. Hala, partaidetza eraginkorrerako erakunde-bitartekoak bermatzea ezinbestekoa da”.

Azkenik, EGABk gogorarazitakoaren arabera, mugikortasun jasangarriaren eredua arrakastatsua izateko, aginte publikoez gain, “guztion erantzukizun partekatua nahitaezkoa da”, beraz, bere iritziz, oso gomendagarria da mugikortasun jasangarriari buruzko legean “herritarren eskubideak eta betekizunak jasotzea eta dagozkion xedapenak eranstea”.