Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
asteazkena, 06 azaroak 2019

Bilbo, 2019ko azaroaren 6a. 

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburua Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkuraren aurrean agertu da gaur, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2020ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrei buruzko Lege Proiektua aurkezteko.

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu orokorren proiektua 11.774 milioi eurokoa da. Azpiazuk azaldu du aurrekontuen proiektua iaz aurkezturiko proiektua baino 10 milioi euro baxuagoa dela, euskal zor publikoa amortizatzeko beharra txikiagoa delako. Era berean, erabiltzeko aurrekontua —politika publikoetan gastuak egiteko eskuragarri dagoena, finantza-aktiboak isolatuz— 301 milioi euro handiagoa da, iaz baino % 2,9 gehiago.  Sailburuak aurrekontu horien genero-ikuspegia nabarmendu du; izan ere, aztertutako aurrekontuaren % 10,5ak genero-ikuspegia jasotzen du 2020ko plangintzan (1.236 milioi euro). Eusko Jaurlaritzak ere klima-aldaketaren kontrako ekintzen arloan aurrera egiteko xedearekin sail desberdinen artean egiten den ahalegin ekonomikoa zenbatzen saiatu da; zenbateko hori 540 milioi euro ingurukoa da.

Azpiazuk azaldu duenaren arabera, 2020ko aurrekontuaren gastuaren % 77,5 gizarte-gastuari dagokio: Osasuna, Hezkuntza eta Gizarte Politikak. 

Aurrekontuen proiektuaren ardatz nagusiak, sailburuaren hitzetan, honako hauek dira: inbertsio publikoa eta berrikuntza, herri administrazioan ordainsarien baldintzak hobetzea eta garapen ekonomikoa eta enpleguaren sorrera sustatzea.
 
Azpiazu EGABren osoko bilkuran egon da Alberto Alberdi Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu sailburuordearekin, Hernando Lacalle Aurrekontuen zuzendariarekin, Jordi Campás Ekonomi eta Planifikazioko zuzendariarekin eta Yurdana Burgoa Kabinete zuzendariarekin batera.