Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
asteartea, 12 apirilak 2022

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak egokitzat jotzen du Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak egindako dekretu-proiektuaren izapidetzea, irizpenean jasotako oharrekin.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak egin duen “EAEko higiezinen mailegu-emaileen eta kreditu higiezinen bitartekarien administrazio-erregistroa eta haien jardueraren administrazio-kontrola arautuko duen Dekretu-Proiektuari buruzko txostena” bidali du. Erantzunean, Kontseiluak egokitzat jotzen du horren tramitazioa.

Dekretuaren xedea kreditu higiezinen bitartekarien eta higiezinen mailegu-emaileen ikuskapenaren arloko Estatuko oinarrizko araudia egokitzea da, EAEko Administrazioaren eskumenen barruan, Erregistroak eramateari eta jardueraren administrazio-kontrolari dagokienez batez ere. Haren helburua Kreditu Higiezinen Bitartekarien Erregistroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Higiezinen Mailegu-emaileen Erregistroa sortzea eta arautzea da, bai eta lurraldean modu esklusiboan jarduten duten agente horien jarduera behatzeko, jarraitzeko, ikuskatzeko eta zigortzeko eskumenak arautzea ere.

EGABek modu positiboan baloratzen du araua, eta EAEko kreditu higiezinen bitartekarien, higiezinen mailegu-emaileen eta kontsumitzaileen segurtasun juridikoaren hobekuntzatzat jotzen du. Hala ere, irizpenak adierazten du dokumentuaren atal batzuen testua berrikusi behar dela, errazago ulertzeko, eta Erregistroaren egitura eta funtzionamendua garatu behar direla legegintza-ekimenean, erregulazioa erabat definituta gera dadin.