Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
osteguna, 20 urriak 2022
  • Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak egokitzat jotzen du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak prestatutako dekretu-proiektuaren izapidetzea, irizpenean jasotako gogoetekin.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak egin duen “Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen errolda sortzen duen eta horien funtzionamendua arautzen duen Dekretu-Proiektuari” buruzko txostena egin du.

Dekretuaren xedea Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen errolda publikoa sortzea eta haren funtzionamendua arautzea da, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legearen 5. artikuluko legezko agindua betez. Helburua Euskal Autonomia Erkidegoan dauden hirugarren sektore sozialeko erakundeen kopurua eta osaera ezagutzea, eta Euskadiko hirugarren sektore soziala ezagutu, argitaratu, aztertu, planifikatu, antolatu eta sustatzeko tresna erabilgarria sortzea da.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak ontzat jotzen du araua egin izana, eta beharrezkotzat jotzen du araua abian jartzea, dagoen legezko betebeharra betetzeko. Hala ere, kontseiluak aplikazio-eremuari buruzko atala berrikustea iradoki du, dokumentua errazago ulertzeko. Zehazki, testuan zein enplegu-zentro berezi aipatzen diren zehaztea proposatzen du, eta “birgizarteratze- eta laneratze-enpresa” terminoaren ordez “laneratze-enpresa” jartzea gomendatzen du, erakunde horiek arautzen dituzten araudietan bezala izendatzeko.