Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
osteguna, 01 ekainak 2023
  • Kontseiluaren iritziz, beharrezkoa da herri-administrazioek gaikako bilketa sustatzeko konpromisoa hartzea.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak egindako “Komunitate- eta etxe-konpostajerako instalazio eta jardueren araubide juridikoa eta kondizio teknikoak ezartzen dituen Dekretu-proiektuari” buruzko txostena egin du. Bere erantzunean, Kontseiluak egokitzat jotzen du izapidetzea, irizpenean egindako gogoetekin.

Arauaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan bio-hondakinak komunitateko eta etxeko konpostajearen bidez balorizatzeko instalazio eta jarduera publikoen eta pribatuen araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzea, bai eta konpostaren balizko erabilerak arautzea ere, ingurumena eta pertsonen osasuna babesteko azken helburuarekin.

Euskadiko EGAB bat dator arauaren xedearekin; izan ere, bere iritziz, ekimenak aukera ematen du esparru tekniko elkartua hobetzeko, konpostaje-eremuen kudeaketa eta horien erregistroa optimizatzeko, sortutako konpostaren erabilera-esparrua hobetzeko eta gizartearen parte-hartzea ahalbidetuko duten neurriak ezartzeko, kantitatean eta fidagarritasunean, eta hori funtsezko faktorea da prozesuaren eta lortutako materialen egokitasuna bermatzeko.

Euskal organo aholku-emaileak egindako gogoetei dagokienez, herritarren parte-hartzeari buruzkoa nabarmendu behar da; izan ere, herritarren artean bio-hondakinen gaikako bilketa bultzatuko duten neurriak ezartzeko administrazio publikoen konpromisoa jasotzea iradokitzen du, erlazionatutako ingurumen-adierazleak hobetzeko beharrezkoa eta aukera atzeraezina baita.