Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
asteartea, 31 urriak 2023

Batzordea bat dator kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak, kultura-ondareko elementuak eta Euskadiko gainerako turismo-baliabideak behar bezala babesten direla bermatzeko helburuarekin.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak txosten bat egin du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak egindako " EAEko Turismo-gidarien jardueraren Dekratu-proiektuari" buruz. Bere erantzunean, Batzordeak egokitzat jotzen du hura izapidetzea, irizpenean egindako gogoetekin.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak positibotzat jo du ekimena, turismo-gidariaren jarduera arautzea baitu helburu, Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legearen 64.1 artikuluan aurreikusitako baldintzetan. Lege horren arabera, turismo-gidariaren jarduera zerbitzu askekoa da zirkulazio askeko bide edo espazio publikoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-ondarea barne hartzen duten kategorietako ondasun gisa katalogatutako elementuen barrualdea izan ezik.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea bat dator arau horren espirituarekin; izan ere, turismo-gidarien zerbitzuak ematearen kalitateak eragin zuzena du bisitariek helmuga batetik hartzen duten irudian eta gogobetetze-mailan, eta, beraz, beharrezkoa da prestakuntza ona eta ezagutza zehatzak eta eguneratuak dituzten profesional espezializatuak izatea.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak positibotzat jotzen du, halaber, arauak funtsezko alderdien erregulazioan egiten duen bereizketa, zerbitzua emateko lekuaren arabera, bai eta gaitutako gidak modu pertsonalean identifikatzeko akreditazio ofizial bat sortzea ere. Ildo horretan, kultura-ondareko elementuen barrualdeetan jarduteko eskatuko diren ezagutzen eta gaitasunen ziurtapenak emandako zerbitzuaren kalitate handiagoa ekarriko duela uste du.

Bestalde, modu positiboan baloratzen da arautzen diren gaikuntza-prozeduretan isiltasun positiboa sartzea.

(Azken irizpenak)