Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
asteartea, 21 otsailak 2017

Atlantikoko Nazioz Gaindiko Sarearen barnean daude Atlantiar Espazioko europar eskualdeetako ekonomia eta gizarte batzordeak eta antzeko erakundeak. Interes komunekoak diren gaiak aztertu eta ikertzen dituzte, eta beraien gomendioak europar erakundeetaraino iristen dira besteak beste.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako batzordeburua, Francisco José Huidobro, gaur arratsaldean aukeratu dute Atlantikoko Nazioz Gaindiko (RTA) presidente berria izateko, Pontevedrako probintziako Vigo udalerrian egindako bileran.

RTA sarea Atlantiar Espazioko europar eskualdeetako ekonomia eta gizarte batzordeak eta antzeko erakundeak batzen dituen lankidetza-sarea da. Interes komunekoak diren gaiak aztertu eta ikertzen dituzte, eta beraien aholkuak europar erakundeetaraino iristen dira besteak beste.

RTAko presidente izateko aukeratua izan eta gero, Francisco José Huidobrok sareko lanak sustatzeko konpromisoa hartu du. Horrez gain, adierazi du sarearen barne-kohesioa indartuko duela eta fatxada atlantikoko ekonomia- eta gizarte-agenteen ordezkaritza eta eragin-gaitasuna indartuko dituela. Huidobrok gogorarazi du Europa ziurgabetasun-aldian dagoela, hain zuzen ere Brexit-aren negoziazioak eta Batasuneko zenbait herrialdeetan dauden hauteskundeak direla-eta. Hala, adierazi du “erkidegoko jardueraren ohiko erritmoak guztiz aldatuko direla -eta ohartarazi duenez- gertakarien aurrean erne egon beharko gara eta malgutasunarekin jokatu beharko dugu".

RTAko sarearen barnean daude Andaluziako, Galiziako, Kanarietako, Extremadurako, Gaztela eta Leongo, Nouvelle Aquitainie-ko -Akitania, Limousin eta Poitou-Charentes barne hartzen dituena-, Pays-de-la-Loire-ko, Bretainiako, Behe Normandiako, eta Erdialdeko Eskualdeko Ekonomia eta Gizarte Batzordeak, Galesko Foro Ekonomikoak, Instituto de Soldadura e Qualidade erakundea, ISQ eta Portugalgo Ozeano Foroa. Bestalde, Irish Sea Maritime Forumak ere lanetan parte hartzen du.