Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
asteazkena, 29 azaroak 2017

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomiako sailburuak, Pedro Azpiazuk, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen osoko bilkuraren aurrean, 2018 ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua aurkeztu du.

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen proiektua 11.486,4 milioi eurokoa da, iaz baino % 2,9 handiagoa, alegia, 290,4 milioi gehiago, zorraren amortizazioa eta Euskal “Y”ari eta Hegoaldeko Saihesbideari esleitutako zenbatekoa kenduta. 2018ko aurrekontuko gastuaren % 77 Gizarte Politikei dagokie. Ardatz nagusien bidez, politika publikoak bermatu eta ekonomiaren garapena eta enplegua sustatzen dira.

Gaur egun, aurrekontu-proiektua Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari da, eta, hurrengo abenduaren 22an, testua behin betiko bozkatuko da.

Azpiazu EGABen osoko bilkuran izan da, Alberto Alberdi Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuko sailburuordearekin, eta Yurdana Burgoa Kabinete eta Komunikazioko zuzendariarekin batera.