Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
asteartea, 16 urtarrilak 2018
  • Proiektuak gizakiaren esnea emateko arautegi esparrua xedatzen du. Horretarako, honako printzipioak izango ditu oinarri: borondatez ematea, emate altruista izatea, emaileen eta hartzaileen anonimotasuna mantentzea eta esklusiboki preskribapen medikopean banatzea, osasun berme guztiekin.
  • EGABk positiboki balioztatzen du araudia, nahiz eta ondorengo ohartarazpena egin: aurrekontuari buruzko aurreikuspenak modu urrian ziurtatzen direla. Ildo horri eutsiz, Esne Bankuaren talde onuradunetan ama biologikoaren eskutik elikagai gutxi jasotzen duten bularreko haurrak sartzea proposatzen du.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen iritziz, egokia da hurrengoak arautzen dituen dekretu proiektua izapidetzea: “batetik, Euskadiko Giza Esnearen Bankua sortzea eta, bestetik, beren seme-alabek erabil dezaten edo beste batzuentzat eman dezaten amaren esnea lortu, atera, prozesatu, banatu eta administratzeko baldintzak zehaztea”, kontsulta organo honek egin dituen gogoetekin. Kontsultatzen den agiria Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bidali du.

Dekretu proiektuak gizakiaren esnea emateko arautegi esparrua xedatzen du: ematea, ateratzea, ebaluatzea, prozesatzea, babestea, gordetzea banatzea eta erregistratzea. Horretarako, honako printzipioak izango ditu oinarri: borondatez ematea, emate altruista izatea, emaileen eta hartzaileen anonimotasuna mantentzea eta esklusiboki preskribapen medikopean banatzea, osasun berme guztiekin. Helburu horrekin Euskadin emandako gizakiaren esne bankua sortzen da, baita kalitatezko eta segurtasunezko arauak zehaztu ere bai.

Euskadiko EGABk arau honen aukera eta ezinbestekotasuna partekatzen ditu eta, ondorioz, positiboki balioztatzen du, “are gehiago, bankua jada sortua dagoela kontuan hartuta”. Beraz, ados ageri da Osakidetzak Esne Bankua kudeatzearekin, “funtsezkoa baita irabazi asmorik ez sorraraztea”. Hala eta guztiz ere, aurrekontuari buruzko aurreikuspenak ez dira nahikoa ziurtatu eta “araua aplikatzea arriskuan legoke”.

Elikagai gutxiegi

Arauaren helburua, alde batetik, zerbitzu publiko modura Bankuaren funtzionamendua arautzea eta, bestalde, amaren edoskitzea sustatzea izan arren, irizpenak azaldutakoaren arabera, bigarren arloak “dekretuaren manuetan edukirik ez du”; hortaz, eremu horretan ekintza zehatzak garatzea edo xede horrez beste araudi bat egitea eskatzen du. Azkenik, EGABk Esne Bankuaren talde onuradunetan ama biologikoaren eskutik elikagai gutxiegi jasotzen duten bularreko haurrak sartzea proposatzen du. Halaber, amek emandako esnea haurrek lortzeko patologiak eranskin batean zehaztu beharko lirateke.