Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
EGAB-en Irizpena, Euskal Sektore Publikoaren gardentasun, herri partaidetza eta gobernu oneko Lege Aurreproiektuari buruz
EGABen ustez, egokia da aurreproiektu hau irizpenean egindako gomendioekin izapidetzea. Hala ere, bere iritziz, aurreproiektua “ez da nahikoa gardentasun araubide ahalik eta homogeneoa ezartzeko, euskal administrazio publiko guztiak barne hartuta”.  Gobernuak hasierako “Euskal Administrazio Publikoaren Lege Proiektua” bi aurreproiektutan banatu du eta horietako bat da, hain zuzen ere, aztertutako testua. EGABek bi lege aurreproiektu hauei buruzko irizpenak egin ditu: “Antolaketa eta Funtzionamendua Euskal...

EGAB-en Irizpena, Euskal Sektore Publikoko antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko Lege Aurreproiektuaren ingurukoa
EGABek egokitzat jotzen du aurreproiektu honen tramitazioa, baina ohartarazi du ez dela posible izango Euskal Administrazio Publikoa arrazionalizatzea eta bikoiztasunekin amaitzea, "baldin eta ez bada arauaren aplikazio-eremua EAEko administrazio publiko guztietara zabaltzen”.  Legearen helburua da sektore publikoa arautzea eta kudeaketa hobetzea, arrazionalizazioaren, argitasunaren, efikaziaren, eraginkortasunaren, sinplifikazioaren eta gardentasunaren printzipioei jarraiki.   Eusko Legebiltzarrak hala aginduta, ...

EGAB-ek Euskadiko Turismoaren Lege-Aurreproiektuaren gainean emandako Irizpena
EGABen ustez, egokia da “Euskadiko Turismoari buruzko Lege-aurreproiektua” tramitatzea, bere irizpenean egindako oharrak kontuan hartuta. Aurreproiektu horrek Turismoaren Antolamenduari buruzko Legea ordezkatzen du, 1994an promulgatu zena.  Turismoa Euskadiko BPGren % 5,8 da. EGABek “positibo, egoki eta beharrezkotzat” jo du horren tankerako legea, aztertutako aurreproiektua araudira gehiegi lotzen zela uste baitu. Irizpenak hobekuntzarako proposamen batzuk biltzen dituen zerrenda bat dakar ohar espezifikoen ka...

EGAB-ek Irizpena eman du enplegu politika aktiboen arloko zenbait xedapen indargabetzen dituen Dekretu-Proiektuari buruz
Arau berriak indarrik gabe uzten ditu, zaharkituta daudelakoan, enplegu politika aktiboekin zerikusia duten dekretu batzuk, eskumenak transferitu aurrekoak eta aurrekontu-hornidurarik gabeak.   EGABek “harrigarritzat” jo du dekretu hori, eduki indargabetzailea baino ez duelako. Organo aholku-emaileak ezbaian jarri du erabilitako legegintzako teknika eta eskatu du ez daitezela indarrik gabe utzi errelebo kontratuari buruzko arauak, “ordezko araurik onartzen ez den bitartean”.  Euskadiko Ekonomia e...

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Atlantikoko Estrategiari buruzko Txostena aurkeztu du Bruselan, Atlantikoko eskualdeetako bazkideekin batera
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Atlantikoko Estrategiari buruzko Txostena aurkeztu du Bruselan, Atlantikoko eskualdeetako bazkideekin batera
Irailaren 9an Euskadiko EGABk eta Atlantikoko eskualdeetako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeek, RTAn elkartuta daudenek, Atlantikoko Europako Estrategiari buruzko lanen aurkezpen publikoa antolatu zuten Bruselan. Ekitaldia Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen egoitzan egin zen, RTAko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeek lankidetza harremana baitaukate horrekin Atlantikoko Espazioari lotutako gaietan, eta haren helburua honakoa izan zen: RTAk Atlantikoko Europako Estrategia abiarazteko faseari buruz gauzatuta...

EGAB-en Irizpena, Lanbide heziketari buruzko Lege Aurreproiektua gainean
EGABen ustez, egokia da “Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko Lege Aurreproiektua” tramitatzea, bere irizpenean egindako oharrak kontuan hartuta. Batzordeak positiboki baloratu ditu lege esparru honen malgutasuna eta gizarte agenteen aitorpena, eta azken hori lege egutegian lehentasunez jorratu dadila eskatu du.  Irizpenak berariaz azpimarratu du oso garrantzitsua dela gobernuak gizarte agenteen adostasunarekin jardutea eta merkatuan dauden kontratu tipologia zehatzak erabiltzeko eskatu du, lanbide hezike...

EGAB-ek Dopinaren aurkako Legeria Mundu Mailako Kodera egokitzeko Lege Aurreproiektuaren gainean emandako Irizpena
EGABen ustez, egoki da “Dopinaren aurkako legeria mundu mailako kodera egokitzeari buruzko Lege Aurreproiektua”, kontsiderazio batzuekin. Indarrean dagoen legea mundu mailako kodera egokitzean datza, pasa den urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen horretara.  Beste kontsiderazio batzuen artean, kirolariaren behin betiko zigorrari behin-behineko zigorra kentzeko eskatu du EGABek, horrela zigor bikoitza ekiditeko. Arau-hausteen tipifikazioan nahitasuna barne hartzeko ere eskatu du. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Araz...

EUSTATeko Zuzendari Orokorra den Josu Iradiren agerraldia
EUSTATeko Zuzendari Orokorra den Josu Iradiren agerraldia
EUSTATeko zuzendari nagusia den Josu Iradi agertu da Plan Estatistikoaren helburuak aurkeztearen ondoreetarako eta, beste alderdi batzuen artean, estatistika berriak eskatzeko prozedurak eta estatistika horiek behin betiko onetsi aurretik  Planean integratu daitezkeela azaltzeko.

2014: urte zaila izan den arren, jarduerak eta enpleguak goranzko joera izan dute
Ekainaren 26ko osoko bilkuran onartu da 2014ko Memoria Sozioekonomikoa; hau da, araudian ezarritako epeen barruan onartu da. Orain Eusko Jaularitzak, Eusko Legebiltzarrak eta Sozietate Zibilak berak dute memoria; beraz, EGABek 2014. urte osoko ekonomia eta gizarte alderdiei buruz zein ikuspegi duen jakingo dute.  Erakunde aholku-emaile honetan dauden erakundeen adostasuna eta jarrera komuna lortzeko ahalegina islatzen dira txosten hau egiteko prozesuan; hau da, gizarte zibil antolatuko ordezkarien eta ekonomi eta gizarte eragileen adostas...

Pedro Reques-en hitzaldia
Pedro Reques-en hitzaldia
Uztailaren 9an, EAEko 2014. urteari dagokion Memoria Sozioekonomikoaren aurkezpena zela-eta, ekitaldi bat antolatu zuen Euskadiko EGABek. Ekitaldian Memoria Sozioekonomikoaren Batzordeko presidentea den Inmaculada Gallastegui andreak aurkezpena egiteaz gain, Kantabriako Unibertsitateko Giza Geografiaren katedraduna den Pedro Reques jaunak hitzaldia eman zuen. Pedro Reques Velascok biztanleei buruzko hainbat lan egin ditu, toki, eskualde nahiz nazioarte mailetan. Besteak beste, honakoak idatzi ditu: “El nuevo orden demográfico&rdqu...

Page 32 of 47First   Previous   27  28  29  30  31  [32]  33  34  35  36  Next   Last