Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
Suteak prebenitu eta itzali nahiz salbatzeko zerbitzuen Lege Aurreproiektuari buruzko EGABren Irizpena
EGABren iritziz, “Suteak Prebenitu nahiz Itzali eta Salbatzeko Zerbitzuen Lege Aurreproiektua” izapidetzea egokia da, baina berak ohartarazitakoaren arabera, sindikatuekin aurreproiektuaren lan-xedapenekin zerikusia duten alderdiak negoziatu ez direnez, “etorkizuneko legea erabateko deuseztasunez baliogabetuko litzateke”. Horregatik, Gobernuari “aurreproiektuaren izapideak eten eta negoziaketa hasi nahiz akordioak eranstea” eskatzen dio. Aurreproiektuak suteak itzali eta prebenitzeko nahiz salbatzeko zer...

Aurrezki Kutxa eta Banku Fundazioen Lege Aurreproiektuari buruzko EGABren Irizpena
EGABren iritziz, “Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxa eta Banku Fundazioei buruzko Lege Aurreproiektua” izapidetzea egokia da, irizpenak dituen zenbait gogoeta eransten badira. Aurreproiektuak aurrezki-kutxen erregulazioa eta banku-fundazioen lege-araubidea arloan Estatuko araudiari moldatzen dizkio. Ildo horri jarraiki, ustezko zehatzetan aurrezki-kutxak banku fundazio bihurtu behar ziren ezinbestez.  Bere azterketan, EGABk aurrezki-kutxen eta banku-fundazioen lege-berezitasunak argiago bereiztea eskatzen du...

Euskadiko eta Akitaniako EGAB-ak berrikuntza eta teknologiaren transferentziari buruz lan egiteko bildu dira
Euskadiko eta Akitaniako EGAB-ak berrikuntza eta teknologiaren transferentziari buruz lan egiteko bildu dira
Martxoaren 23an eta 24an Euskadiko eta Akitaniako EGABek bilera berria izan zuten bi aldeen arteko kooperazioaren esparruan. Izan ere, gaur egun berrikuntzaren eta teknologiaren transferentziaren eremuan dihardute. Helburua ikerketa eta enpresari dagokion ardatzean Euskadi-Akitania Euroeskualdearen Plan Estrategikoaren garapenari elementu zehatzak eskaintzea da. Horrez gain, sinergien eta osagarritasunaren potentziala dagoen sektoreak identifikatu eta hauteman nahi dira.   Horretarako, bi EGABek arlo horietan lanean diharduten erakundeen...

Ingurumen eta Lurralde Antolamenduaren Saileko Ordezkariek EGAB-ri Portu eta Itsas Garraioaren Legearen Aurreproiektua aurkeztuko diote
Ingurumen eta Lurralde Antolamenduaren Saileko ordezkariak apirilaren 28an Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari dagokion Garapen Ekonomikoaren Batzordearen aurrean agertu dira Portu eta Itsas Garraioaren Legearen Aurreproiektua aurkezteko.  Agerraldia Batzordeak portu eta itsas garraioaren legearen aurreproiektuari buruz nahitaezko irizpena egiteko garatzen dituen lanen barruan kokatzen da. Nolanahi ere, hori Eusko Jaurlaritzako Sailak eskatu dio eta maiatzean amaituko da.  Aurreproiektuaren aurkezpenean Tomás Epalza...

EAek atzerriko inbertsioa erakartzen jarraitzen du
2014. urtean EAEn atzerriko inbertsioa 1.408 milioi eurora iritsi zen. Gure Erkidegoak, berriz, atzerrian 247 milioi euro inbertitu zituen.   Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Kanpoko Inbertsioen Erregistroari buruzko datuen arabera[1], 2014. urtean EAEn atzerriko inbertsioa, atzerriko balioak dituzten enpresak (ABDE) kenduta, 1.408 milioi eurora iritsi zen. Gure Erkidegoak, ordea, atzerrian 247 milioi inbertitu zituen.   EAEn egindako atzerriko inbertsioari mugatuz, EAEk estatuko guztizkoarekiko duen proportzioa igo egin da...

EGABren Irizpena, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzu Zorroari Buruzkoa
EGABk egokitzat jotzen du “Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzu Zorroari buruzko Dekretu-Proiektua” izapidetzea, zenbait oharpen egin ondorik. Aholkularitzaren arloko organo honen aburuz, proiektu hori beranduegi iritsi da, eta hura izapidetzeak gizarte-eragileen partaidetza handiagoa eta haiekin gehiago hitz egitea eskatzen zuen.   Lurralde guztietan gai honi buruzko arreta orokor eskuragarri eta zuzena berma dadila eskatu du Batzordeak, eta egokitasuna zehazterakoan diskrezionaltasun gehiegi iz...

ANGSren proposamenak, Estrategia Atlantikoa eraginkorra izateko
ANGSren proposamenak, Estrategia Atlantikoa eraginkorra izateko
Joan den otsailaren 19an Sare Transnazional Atlantikoaren Osoko Bilkurak Estrategia Atlantikoa ondo egin eta horren arrakasta lortzeko baldintzei buruzko lehenengo txostena onartu zuen. Horretan Euskadiko EGAB txostengilea izan da, Akitaniako EGABrekin batera. Halaber, honakoek parte hartu dute: Basse-Normandie, Bretainia, Pays de la Loire, Erdialdeko Eskualde, Limousin, Poitou-Charentes, Galizia, Andaluzia eta Kanarietako EGABek eta Portugalgo, Erresuma Batuko eta Irlandako antzeko ekonomia- eta gizarte-eragileak ordezkatzen dituzten erakundee...

Enplegu, Prezio eta Soldaten adierazleak, 2015ko Martxoa
LAN MERKATUA A. EUSTAT – BJSI* BATEZ BESTEKOA BATEZ BESTEKOA 2013 BATEZ BESTEKOA 2014 I 2014 II 2014 III 2014 IV 2014 Jarduera-tasa ...

Euskadiko EGABen lehendakaritza atlantikoaren balantzea
Euskadiko EGABen lehendakaritza atlantikoaren balantzea
Euskadiko EGABk STAko Burutzaren agintaldia amaitu berria du. Bi urtez baino gehiagoz, Euskadiko EGABk Atlantikoko fatxadan dauden eskualdeetako ekonomia- eta gizarte-eragileen sarearen jarduerak ordezkatu, zuzendu eta koordinatu ditu. Aipatu erakundearen helburua Atlantikoan eragina duten arazo erkideei buruz proposamenak aztertu eta egitea da. Frantzia eta Espainiako eskualde eta autonomia erkidegoetako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeek, baita Portugal, Erresuma Batua eta Irlandan pareko beste erakunde batzuek ere osatzen dute. &nb...

Euskadiko EGAB-ren zuzendaritza talde berria gaur Lehendakariarekin bilduko da eta 2014ko jarduerari buruzko azterketa egingo du
EGABk joan den urtean 15 irizpen egin zituen, euskal gobernuak aurkeztutako proiektuei buruz. Halaber, ekimen propioko 3 azterlan garatu zituen, familien gainzorpetzeari, EAEn krisi ekonomikoaren esparruan lurralde-desorekei eta enpresa-dinamismoari nahiz aberastasuna eta enplegua sortzeari buruz. Azkenekoa azterketa-fasean dago. 2014. urtean Euskadiko EGABk Mugaz Haraindiko Atlantikoko Sarearen (RTA) burutza izan zuen. Bertan hurrengo herrialdeetako EGAB izenekoak bilduta daude: Euskadi, Galizia, Kanariak, Andaluzia, Akitania, Poitou-...

Page 35 of 47First   Previous   30  31  32  33  34  [35]  36  37  38  39  Next   Last