Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
BJAk aurrera egin du Atlantikoko Estrategiari buruzko ondorio eta proposamenetan
Pasa den urtarrilaren 9an, EGABek Pariseko Maison de l´Aquitaine-n BJAren “Atlantikoko Estrategia Ezartzea” lan taldearen bileran parte hartu zuen. Talde hau apiriletik ari da lanean Atlantikoko Estrategia ondo gauzatzeko baldintzen inguruan; horretarako, prozesu honen lehenengo fasean oinarritzen da, ezarpenaren abiaraztean.   Kontuan hartuta, estrategiak arrakasta izateko, Atlantikoko itsas ekonomiaren agenteek estrategia hau ezagutu behar dutela eta beraien ekintza planaren lehentasunak garatu eta horietan txertatzen...

Berrikuntzaren orientabide berria
2013. urteko datuen eboluzioari erreparatuz, I+Gan gastua jaitsi da, 10 urteko eboluzio positiboa izan ondoren. EUSTATen arabera, BPGaren gaineko gastua %1,99 izan da, Eurogunean izandako %2,12ren azpitik eta 2012ko %2,12a baino gutxiago. Jaitsiera arina izan arren, ez da, ordea, Euskadin berrikuntzaren etorkizunari buruzko alderdirik garrantzitsuena. Garrantzitsuagoa da ikuspegia aldatzea. Hori Zientzia eta Teknologiaren Planean (ZTBP) jasoa dago. Beraz, ez da bakarrik bolumenaren gaia, berrikuntzaren eremuak eskatzen duen orientabide berria...

Krisi ekonomikoak I+G jarduerei eragin die
10 urtez eboluzioa positiboa izan ondoren, 2013. urtean I+Gan ahalegina jaitsi egin da, aurreko urtekoarekin alderatuta   EUSTATen arabera, 2013. urtean EAEn 1.316,8 milioi euro inbertitu ziren, hau da, aurreko urtean baino %4,1 gutxiago. Hala, biztanleko 605,2 euro gastatu dira, 2012. urteko kopuruarekin alderatuta, %4 gutxiago.   EUSTATekin bat, BPGaren gainean I+Gan gastua 2013. urtean %1,99an kokatu da. Nolanahi ere, azkeneko 10 urteetan aurreko urtekoarekiko jaitsiera duen lehenengo ratioa da. Ehuneko hori eurogunean izandako...

Euskadiko EGAB-K Atlantikoko espazio programaren urteko ekitaldian esku hartu du
Euskadiko EGABk Atlantikoko Espazioaren Europako Lurralde Lankidetzako Programaren urteko ekitaldian esku hartu du RTA-ATNren izenean, Jarraipen Batzordeko kidea den aldetik, eta Atlantikoko Sare horrek 2014-2020 aldirako laster abiaraziko den lankidetza programa berrian dituen itxaropenak azaldu ditu.      Abenduaren 16an Euskadiko EGABri Sevillan egin den Atlantikoko Espazioaren Europako Lurralde Lankidetzako Programaren urteko ekitaldian parte hartzeko eskatu zaio. Gaur egun RTA-ATN Atlantikoko Nazioz Gaindiko Sareko p...

EGAB hizlaria izan zen Europako EGABren Europako makroeskualdeei buruzko hitzaldian
Azaroaren 26an Euskadiko EGABk Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak antolatu zuen Hitzaldi Publikoan parte hartu zuen, Europako erakunde horrek EBko makroeskualdeko estrategien garapenari buruz gauzatzen dituen lanen esparruan.   “Europako makroeskualdeko estrategiak” izenburupean, Europako EGABk jada dauden edo prestatzeko prozesuan dauden makroeskualdeko estrategien ordezkariak ziren hizlari batzuk bildu zituen, irizpenerako gogoeta elementuak ekar zitzaten. Testuinguru horretan, Euskadiko EGABri hitzaldian...

Euskadiko EGABak Francisco José Huidobro batzordeburu proposatu dio Lehendakariari
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkurak Francisco José Huidobro proposatu dio Lehendakariari bere izendapenerako eguerdi honetan Erakundearen Batzordeburu heldu diren lau urteotarako. Huidobro Euskadiko EGABren Idazkari Nagusia izan zen gaur amaitu den agintaldian, Juan Maria Otaegui batzordeburuarekin (2010-2014). Francisco José Huidobro zurezko eta aluminiozko sistemak eta itxiturak lantzen dituen Consejo Familiar de Carpintería Llodiana, S.A. enpresaren kidea da. Confemaderaren et...

Desberdintasuna areagotzen ari da, ez, ordea, pobreziaren egoerarik larrienak
Eusko Jaurlaritzak Pobrezia eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Galdeketaren (PGDG) emaitzak aurkeztu ditu. Horiek egoera modu objektiboan izan eta krisiak behartsuenen artean dituen ondorioez biztanleak kontzientziatzeko behatoki ona izaten dira. Azkeneko urteetan langabeziaren egoera goranzkoa izan da, beraz, gure gizartean sartzeko oinarrizko tresna bezala enpleguaren zeregina ahuldu du, talde gutxietsien langabezia-tasak areagotu ditu eta talde zehatzetan jarduerarik ezaren tasa altuak mantendu ditu. Hala, lan-merkatuan eta gizartean sartz...

2014ko Pobreziari buruzko datuak
Eusko Jaurlaritzak duela gutxi 2014ko Pobrezia eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Galdeketaren (PGDG) emaitzak aurkeztu ditu. Ondorio nagusia da 2012. eta 2014. urteen bitartean Euskadin pobreziaren eta eskasiaren inpaktua gorantz daramaten faktoreak areagotu direla. Honako datuak azpimarra ditzakegu:   ·         Diru-sarreren ikuspegitik (mantenua) arrisku-egoerak areagotu dira eta oinarrizko beharrei aurre egiteko etxeetan dagoen diru-sarrera urriarekin erlazionatzen da:   PGDG...

Eurogunean hazkuntza ekonomikoaren aurreikuspenak ahulak eta zalantzazkoak dira eta Estatuari buruzkoak hoztu ditzakete.
NDFren (urria) eta ELGAren (azaroa) aurreikuspenen arabera, munduko ekonomia aurten %3,3 haziko da. Ekonomia aurreratuen artean, susperraldiak Estatu Batuetan sendoa izaten jarraitzen du. Hala, 2014. urtean %2,2 haziko dela pentsatzen da; bien bitartean, eurogunean hazkuntza motelagoa aurrez ikusia dago, hain zuzen ere, 2014rako %0,8koa.   Europako Batzordearen udazkeneko aurreikuspenei (azaroa) erreparatuz, gelditzen den urtearen zatian hazkuntza ahula izango da, bai EEn, bai euroaren gunean. BPGaren hazkuntza aurten %1,3ra EEn eta %0,...

Enplegu, prezio eta soldaten adierazleak, 2014ko Azaroa
LAN MERKATUA A. EUSTAT – BJSI* BATEZ BESTEKOA BATEZ BESTEKOA 2012 BATEZ BESTEKOA 2013 IV 2013 I 2014 II 2014 III 2014 Jarduera-tasa ...

Page 37 of 47First   Previous   32  33  34  35  36  [37]  38  39  40  41  Next   Last