Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
EUSKO JAURLARITZAK 2019KO AURREKONTUAK AURKEZTU DIZKIO EGABi
 EUSKO JAURLARITZAK 2019KO AURREKONTUAK AURKEZTU DIZKIO EGABi
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburua Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkuraren aurrean agertu da gaur, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2019ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrei buruzko Lege Proiektua aurkezteko. Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuen Proiektua 11.784,1 milioi eurokoa da. Azpiazuk azaldu duenaren arabera, guztizko hazkundea 297,7 milioi eurokoa da, hots, 2018an baino % 2,6 gehiago. Bestalde, zorraren amortizazioa eta “Y”-ren eta trenbidearen hegoaldeko saihesbidea...

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Araudiari buruzko EGABren Irizpena
Euskadiko EGABren iritziz, “Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioen araudia onartzeko dekretu-proiektua” izapidetzea egokia da, kontsulta-organo honek egin dituen gogoetekin. Proiektuak testu bakarrean elkartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzari eta Erregistroari dagozkien araudiak. Irizpenak xedatutakoarekin bat, jarduerak egiaztatzeko espedienteei buruzko prozedurak ez du araubidezko garapenik, Babesletzaren Batzorde Aholkularia eratzea zalantzan jartzen du eta fundazioek merkataritza-sozietateetan parte ha...

Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektuari buruzko EGABren Irizpena
EGABk 2015ean beste antzeko aurreproiektu bati buruzko iritzia azaldu zuen, baina Legebiltzarrean izapidetzean zapuztu egin zen, hauteskundeetarako deialdia egin zelako. Egungo aurreproiektuak 2015eko testuaren funtsa aldatzen ez duenez, EGABk aurreko erantzunean adierazitako gogoetei berriz eutsi die eta irizpen honetan abiapuntu modura hartu ditu. Negoziazio kolektiboaren arloan, EGABk Administrazio Publikoen Negoziazio Mahai Esparrua eraginkortasunez eratzea defendatzen du. Halaber, Lan Harremanetarako Kontseiluaren zerbitzuak aprobe...

EAEra adingabe atzerrritarrak aldi baterako etortzeko programen dekretuari buruzko EGABren Irizpena
Araudiak EAEra adingabe atzerritarrak aldi baterako etortzeko programa humanitarioek izan behar dituzten baldintzak zehazten ditu. Besteak beste, gure kasuan Chernobileko istripuak eragindakoak edo Saharako kanpamentuetako errefuxiatuak etortzen dira. EGAB ez dago ados eskolatze helburuarekin adingabeak zaintzeko pertsona arduradunei dekretuak ezartzen dien gehieneko adinarekin (60 urte). Bere esanetan, “bidegabeko neurria, gehiegizkoa eta arrazoitu gabea izan daiteke, beraz, diskriminatzailea da”. Euskadiko EGABren iritziz, ...

Euskadiko Kooperatiben Legearen aurreproiektuari buruzko EGABren Irizpena
EGABren iritziz egokia da aurreproiektua izapidetzea, hainbat gogoeta kontuan hartzen bada. Horien artean azpimarra daiteke “gizarte eragile” bezala Kooperatiben Konfederazioa kontuan hartzearekin desadostasuna. Horren ordez, “eragile solaskidea” erabiltzea proposatzen da. Gogoeta horrek Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren eta Kontsumitzaileen Erakundeen aurkako boto partikularra du. laber, online kooperatibei buruz ohartarazten du. Izan ere, pertsona autonomoaren izenean fakturak egiten dituzte zerbitzuan al...

“Jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduerak arautzen dituen Legea”-ri buruzko EGAB-en Irizpena
EGAB-i positiboa iruditzen zaio, besteak beste, jendaurreko ikuskizunak burutuko diren lekuek, nahiz jarduera burutzeko, zaintzarako, kontrolerako eta ikuskapenerako bete beharreko baldintzak arautzen dituen dekretuaren proiektua. Irizpenak Onarpen-Zerbitzuko langileak profesionalizatzea babesten du eta dekretuan eranskin bat gehitzeko proposamena luzatzen du eskatu beharko litzatekeen formazio teoriko-praktikoaren gutxieneko edukiarekin. Espazio irekietan gauzatzen diren jardueretatik eratorritako kutsadura akustikoa kontrolatzeko eta jardue...

Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak “2017ko Txosten Sozioekonomikoa” aurkeztu du
2017. urtean jarduera ekonomikoak ondoz ondo hirugarren urtez gora egin zuen. EGABren esanetan, hobetzeko egiturazko alderdiak dira energia mendekotasuna murriztea, zerbitzuetan garapen bidean dauden adarrak sendotzea eta enpresa dimentsio egokia lortzea. Halaber, sektore eta adin guztietan langabezia jaitsi zen bi sexuetan. Kontratazio mugagabeak aldi baterakoa gainditu zuen, nahiz eta bigarrenak oso altua izaten jarraitu eta langabeziaren eremuan, bereziki, emakumeak dira kaltetuak, 55 urtetik gorako pertsonekin batera. EGABk lan merkatuan ...

Langilerik gabeko gasolindegiek bete behar dituzten baldintzen dekretuari buruzko EGABren Irizpena
Arretarik gabeko erregaien zerbitzu estazioak erregaia emateko eta zerbitzua kobratzeko langilerik ez dutenak dira, gasolindegi tradizionalen edo “autozerbitzukoen” aldean (langileek hornidura eragiten dute eta ordainketa kudeatu ere bai). EGABren ustez arlo hau arautzeko “eztabaida lasai eta zuhurra egin behar da, arau-erabakiek oso alderdi garrantzitsuei eragingo baitiete, hala nola, enpresaren askatasunari, lehia libreari, sektorearen enpleguari edo pertsonen segurtasun eta babesari”. Horregatik, “nahasitako i...

EAEn familia harrera arautzen duen proeiktuari buruzko EGABeren Irizpena
Arauak familia harreraren modalitate desberdinak eta adingabeen familia harreraren kasuetan Foru Aldundiek jarraitu behar duten jarduera prozedura arautzen ditu, adingabe horiek erakundeen zaintzapean edo babespean badaude. EGABren ustez, dekretuak beste harrera aukera batzuk izan beharko lituzke, hala nola, asteburuak edo oporraldiak. Horrez gain, familia edo pertsona hartzaileen egokitzapena balioztatzeko irizpideekin pertsona hartzaile izateko desgaitasunak dituzten pertsonak diskriminatuak suertatzen dira. Euskadiko Ekonomia eta Giz...

Europako EGABek Ekonomia-Eredu jasangarri berriei buruzko Irizpena aurkeztu du gaur Bilbon
Gonzalo Lobo Xavier, Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen lehendakariordea, Francisco José Huidobro, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen lehendakaria, eta Alberto Alberdi Larizgoitia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailburuordea, gaur goizean EGABen egoitzan egin den “Euskal Autonomia Erkidegorako Eredu Ekonomiko Iraunkor Berrien aukerak” jardunaldiko eta osteko mahai-inguruko buru izan dira. Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (EGAB) arakatze-iriz...

Page 3 of 6First   Previous   1  2  [3]  4  5  6  Next   Last