Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
EGAB-en Irizpena, Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Lege Aurreproiektuari buruzkoa
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen ustez, egokia da Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak egindako “Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Lege Aurreproiektua” izapidetzea, irizpenean jasotako gogoetekin. Aurreproiektuak mugikortasun jasangarri eta seguru baten garapen integrala lortu nahi du, ikuspegi soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa landuta. Europako hitzarmenek mugikortasun-eredu berria baldintzatzen dute, jasangarria, adimentsua eta erresilientea izan dadin. Kontsei...

EGABen Irizpena, Kable bidezko garraioaren lege-aurreproiektuari buruzkoa
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak eskatu du baloratu dadila ea egokia den kable bidezko garraioa arautzeko arau espezifiko bat egitea, irizpenean egindako gogoeten arabera. Egun, kable bidezko garraioa Euskadin lau funikularretara murrizten dela gogorarazi du EGABek (Igeldo, Larreineta, Artxanda eta Santurtzi), "dimentsio oso apalak eta beste erkidego batzuek dituztenetatik oso urrun daudenak", eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari eskatu dio sektore hori lege-mailarekin arautzera bultzatzen duten arraz...

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak "2020-ko Memoria Sozioekonomikoa" aurkeztu du
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak "2020-ko Memoria Sozioekonomikoa" aurkeztu du
Memoria Sozioekonomikoak EAEko egoera sozial eta ekonomikoari buruzko datu eta estatistikak jasotzen ditu. EGABek aztertu, kontrastatu eta balioetsi egiten ditu zenbait gogoeta adostu arte, dokumentuan atxikita azaltzeko. Pandemiak 2020an eragindako inpaktu demografikoaren datu gogorrek, inoiz ez bezalako heriotzen kopuruarekin, txostenaren edukia baldintzatzen dutela ohartarazten du EGABek. Garai modernoetan aurrekaririk izan ez duen krisiaren indarrak atzeraldi ekonomiko sakona eragin zuen, eta BPGa -% 9,5 jaitsi zen EAEn. "Aurrekari...

Egab-en Irizpena, Industria garatzeko eta nazioartekotzeko 2021-2024 planari buruzkoa
EGABek egokitzat jotzen du "Industria Garatzeko eta Nazioartekotzeko 2021-2024 Plana" izapidetzea, erantsitako oharrekin. Testua Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak egin du. Kontseiluak ohartarazi duenez, "suspertzeko eta paradigma aldatzeko erronka handi baten aurrean gaude eta Euskadi ezin da atzean geratu". Plana positiboki baloratzen du eta egungo eta etorkizuneko industria-beharrei erantzuten diela uste du. Irizpenak adierazten duenez, jasotako balantzea "baikorregia" da, industriaren...

EGABen Irizpena, etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak arautzen dituen dekretu-proiektuari buruzkoa
EGABek egokitzat jotzen du "EAEko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak arautzen dituen Dekretu-proiektua" izapidetzea, irizpenean adierazitako oharrekin. Aztertutako proiektuak etxebizitzen bizigarritasuna arautzen du, hau da, bizi-proiektu bat garatzeko aukera ematen duen espazio bat, oinarrizko baldintza batzuk beteta: azalera eta altuera, konfort termikoa, ekipamendua, osasungarritasuna, irisgarritasuna, erabilera eta mantentzea, besteak beste. EGABen arabera, araua "aproposa eta egoki...

EGAB-en irizpena, Euskadiko Memoria historiko eta demokratikoaren Lege-aurreproiektuari buruzkoa.
EGABek egokitzat jotzen du Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Lege-Aurreproiektua izapidetzea, irizpenean jasotako oharrekin. Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak bidali du proiektua azterketarako. Lege berriak gerra zibilaren eta frankismoaren, Euskadiko Autonomia Estatutua indarrean sartu arteko aldian gertatutakoa ezagutzen erraztea lagundu nahi du, egiaren, justiziaren, ordaintzaren eta errepika ez zedin bermearen printzipioetan oinarrituta. Kontseiluak funtsezkotzat jotzen du erakundeen ekintza...

EGAB-en irizpena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren euskal sarearen osaera arautzen duen dekretuaren 3. aldaketaren Proiektuari buruzkoa
Kontseiluak egokitzat jotzen du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bidalitako proiektua izapidetzea, irizpenean jasotako gogoetekin. Jatorrizko dekretuan baldintzak betetzeko ezarritako epea amaitu izanak, berrikusteko beharrak eta Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berrira egokitzeak eragin du aztertutako aldaketa proposamena. Betekizun espezifikoei buruzko eranskin berria dela-eta, testu kontsolidatu bat dagoela esplizituki aipatzea proposatzen du irizpenak, "izan ere, ga...

EGABk "Euskadin COVID-19aren eraginari buruzko hurbilketa" izeneko azterlana aurkeztu du, 2019ko Memoria Sozioekonomikoarekin batera
"Euskadin COVID-19aren eraginari buruzko hurbilketa" Euskadiko EGABen ekimen propioak, pandemiak EAEko ekonomia eta gizarte eremuetan lehen hilabeteetan izan duen eragina aztertu, erakundeen erantzunak bildu, eta erakundeek, eragile ekonomiko eta sozialek eta gizarte osoak dituzten erronka batzuei buruzko hausnarketa egiten du. 2019ko Memoria Sozioekonomikoak datu sozial eta ekonomikoen bilduma oso bat jasotzen du. Datu horiek joan den ekitaldiko euskal errealitate sozioekonomikoaren egoeraren eta aldaketen laburpena eskaintzen dute...

EGAB-en irizpena, etxebizitza hutsak arautzen dituen dekretu-proiektuari buruz
  EGABek egokitzat jo du hutsik dauden etxebizitzak arautzen dituen eta haien funtzio soziala betetzeko neurriak ezartzen dituen dekretu-proiektua izapidetzea, irizpenean egindako oharrekin. Proiektuak askotariko ekimenak jasotzen ditu: alokairua bultzatzeko neurriak, kanon bat ezartzea, alokairua eta etxebizitzen eta eranskinen nahitaezko desjabetzea, besteak beste. Kontseiluak uste du "murritza" dela bi urte baino gehiagoz okupatu gabeko etxebizitza huts baten deklarazioa saihesteko arauan aurreikusitako arrazoien zer...

EGAB-en irizpena, Arrantza-Turismoari eta arrantza-erakustaldiei buruzko D.P.ari buruzkoa
EGAB-EN IRIZPENA, ARRANTZA-TURISMOARI ETA ARRANTZA-ERAKUSTALDIEI BURUZKO DEKRETUAREN PROIEKTUARI BURUZKOA EGABen iritziz, ekimen interesgarri eta positiboa da jardueren, diru-sarreren eta enpleguaren iturri gehigarri bat emateko jarduera ekonomiko berriak eta dibertsifikazioa hainbeste behar dituen sektore batean Iradoki du eskuragarri jartzea arrantza-turismoko eta arrantza-erakustaldietarako jarduerak abian jartzeko arrantza-ontziek behar dituzten egokitzapenetarako laguntzak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Bat...

Page 7 of 13First   Previous   2  3  4  5  6  [7]  8  9  10  11  Next   Last