Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planari buruzko EGABen irizpena
Emakundek aurkeztu duen Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planaren asmoekin bat datozen neurri eta baliabideen gabeziak, planari sinesgarritasuna kentzen diola uste du EGABek. Hala ere, egokitzat jo du horren izapidetzea, betiere, irizpenean jasota dauden oharrak kontuan hartuz. Batzordea kexu da premiazko bidetik egin den izapidetzeak, txostena “merezi duen sakontasunarekin heltzeko, denbora tarte laburregi eta urriegian” egitera behartu duelako. Irizpenak, aztertu den Planaren eta aurrekoaren arteko antzekotasuna azpim...

EGAB-en irizpena, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzko Dekretua aldatzeko Proiektua dela eta
EGABek egokitzat jotzen du “Gizarte larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretuaren bigarren aldaketaren Proiektua” izapidetzea. Aldaketa horrek zerikusia du EAEko Aurrekontu Orokorretan gizarte larrialdietarako esleituta dauden laguntzak baliabide gehiagorekin osatzen dituzten udalei konpentsazioa emateko mekanismoarekin. Bilbo, 2018ko apirilaren 5a. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak irizpena eman du “Gizarte larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretuaren bigarren aldaketaren Proiektua” dela...

EGAB-en irizpena, hileta-sanitateari buruzko erregelamendua aldatzeko proiektua dela eta
Aldaketen bitartez hobetu egin nahi dira kontrol sanitarioak, hau da, agente patogenoek eragiten dituzten gaixotasun infekziosoekin eta tanatopraxian jarduteko betekizunekin zerikusia dutenak, besteak beste. EGABek egokitzat jo du igorri dioten proiektua, eta irizpenean ohar batzuk jarri ditu. Hala, eskatzen du lege-testuan jaso dadila gaixotasunak kutsatzeko arriskua izan dezaketen gorpuzkinen tratamendua, eta hondakin sanitarioei buruzko legerian ezarritako moduan kudea daitezela tanatopraxian sortzen diren hondakinak. Bilbo, 20...

Eraikinen azterketa teknikoari eta azterketa teknkoen Erregistroari buruzko EGABren Irizpena
Euskadin etxebizitzen batez besteko antzinatasuna 42 urtekoa da. 2018. urtean 66.000 eraikinek baino gehiagok EATa egin beharko dute. EGABk gogorarazitakoaren arabera, “etxebizitza duina eta egokia izateko Konstituzioak ematen duen eskubidea kokatzen den eraikinaren baldintzekin estuki lotuta dago”. EATaren dekretu arautzaileak 50 urtetik gorako eraikinen azterketa xedatzen du, “nagusiki, bizitegirako erabilera badute”. EGABren ustez, definizio horrek “bizitegirako denez gain, beste erabilera batzuk dituzten higi...

Turismo erabilerarako etxebizitza eta gela partikularrei buruzko egaberen irizpena
Turismo erabilerarako etxebizitza eta gela partikularrei buruzko egaberen irizpena
Proiektuak plataforma berezien bidez oporretarako alokatzen diren etxebizitza pribatuak arautzen ditu. Izan ere, modalitate hori gorantz doa, eztabaida handia sortu arren, bereziki, hainbat europar hiriburutan. EGABren iritziz egokia da gai horri eustea eta eremuan izan diren lege epaietara moldatzea. Irizpenak ostatatze modalitate hori zabaltzearen ondorioz izan daitezkeen arriskuak aipatzen ditu. Besteak beste, bizitegirako alokairuaren merkatuan errentak igotzea, hiriburu turistikoenetan biztanleria egonkorraren ordez biztanleria mugikorra...

EGABk Gazteriaren Enplegagarritasunari eta lan merkatuan sartzeari buruzko ekimen propioko azterlana aurkeztu du
EGABk Gazteriaren Enplegagarritasunari eta lan merkatuan sartzeari buruzko ekimen propioko azterlana aurkeztu du
Azterlanak Euskadin demografia, hezkuntza eta lan merkatuaren panorama zehazten du, 4.0 iraultzaren testuinguruan etorkizuneko enpleguaren ezaugarriak aurreratzen ditu eta euskal gazteak lan merkatuan sartzeko aukera aztertzen du. Hori guztia europar eskualdeko ikuspegi alderatuarekin egiten du.  Halaber, Euskadiko EGABn adostutako iritziak azaltzen dira eta horien artean honakoa azpimarra daiteke: “herrialdeko ituna” lortu beharra, “nahasitako eragile guztien adostasunaren eta erantzukizun partekatuaren oinarripean era...

Beren kargura seme-alabak dituzten familientzako laguntzak aldatzeko proiektuari buruz EGABren irizpena
Aldaketa proiektu honi esker, EGABk demografia etenaldiari buruz eztabaidatu du, “euskal gizarteak aurre egin behar dion arazo larrietako bat baita”. Irizpenean hausnarketaren ondoriozko proposamenak ageri dira. EGABk balioztatutakoaren arabera, “laguntza ekonomikoek zeregin garrantzitsua dute”, baina, gainera, oinarrizkotzat jotzen du “zerbitzuen eta ekipamenduen eskaintza zabala finkatzea, familiek nahi dituzten seme-alabak izateko eta bizi eremu desberdinak behar bezala bateratzeko”. Bilbon, 2018ko ...

EAEren Eremuan pertsona adinduentzako egoitza zentroei buruzko EGABeren Irizpina
EGABren ustez bidezkoa da “EAEren eremuan pertsona adinduentzako egoitza zentroei buruzko dekretu proiektua” izapidetzea, nahiz eta honakoa ohartarazi: “arautegiaren aldaketak dakarren kostuen estimazio ekonomikoa ez dagoenez, Batzorde honek irizpenak egiteko duen funtzioa ahultzen duela”. EGABk gogorarazitakoaren arabera, laguntza ereduaren aukerak zeregin berezi bakoitzera bideratu behar den baliabideen mota eta kopurua zehazten du, baina irizpenaren proiektuan “osasun arreta eta laguntza psikosozialari dagokio...

“adinduentzako egoitzetan farmazia zerbitzu eta sendagaien deposituari” buruzko EGABren Irizpena
EGABren iritziz “Euskadiko adinduentzako egoitzetan farmazia zerbitzu eta sendagaien deposituei” buruzko dekretu proiektua izapidetzea egokia da, kontsulta organo honek egin dituen gogoetekin. EGABren iritziz, “desiragarria litzateke aukera pertsona desgaitu eta gaixotasun mentalak dituztenentzako egoitzetan arreta farmazeutikoa ere lantzeko aprobetxatzea”. Horri esker, atzerapen handirik gabe, zentro soziosanitarioetan arreta farmazeutikoaren araubidezko garapena osatuko litzateke. Eusko Jaurlaritzako Osasun eta ...

Euskadiko Giza Esnearen Bankua sortzeko Dekretu Proiektuari buruzko EGAB-ren Irizpena
Proiektuak gizakiaren esnea emateko arautegi esparrua xedatzen du. Horretarako, honako printzipioak izango ditu oinarri: borondatez ematea, emate altruista izatea, emaileen eta hartzaileen anonimotasuna mantentzea eta esklusiboki preskribapen medikopean banatzea, osasun berme guztiekin. EGABk positiboki balioztatzen du araudia, nahiz eta ondorengo ohartarazpena egin: aurrekontuari buruzko aurreikuspenak modu urrian ziurtatzen direla. Ildo horri eutsiz, Esne Bankuaren talde onuradunetan ama biologikoaren eskutik elikagai gutxi jasotzen duten b...

Page 4 of 6First   Previous   1  2  3  [4]  5  6  Next   Last