Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
EGAB-en irizpena, Klima-aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Legearen aurreproiektuari buruzkoa
Aurreproiektua izapidetzea bereziki egokia dela uste du EGABek, baina irizpenean erantsitako oharrekin. Horrela, Bidezko Trantsizio baten esparruan eragin gehien duten sektoreak eta jarduerak babesteko anbizio handiko programa bat defendatu du Kontseiluak Ekintza Klimatikorako Itun Sozial bat sustatzea proposatu du, zeinak Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren herrialdearen konpromisoa islatuko duen Nabarmendu du Klima Aldaketari buruzko Euskal Legeak beste lege batzuen jarraibide itxurako erreferentziazko arau...

EGAB-en irizpena, Landa-garapenerako Lege Aurreproiektuari buruzkoa
EGABek modu positiboan baloratu du aukera-berdintasunak eta kohesio ekonomikoa eta soziala bermatuko dituen lurraldeko landa-garapena sustatzeko proposamena, baina uste du gaia hurrengo Europako Nekazaritza Politika definitu ostean jorratu beharko litzatekeela  . Kontsulta-organoaren irizpenean, jarduera ekonomiko tradizionalen modernizazioa eta profesionalizazioa baloratu dira, baina, hala ere, faltan bota du laneko osasunarekin eta segurtasunarekin zerikusia duen lan-ildoa. Batzordeak hau nabarmentzea proposatu du: «nekaz...

EGAB-ek irizpena eman du Industria Segurtasunari buruzko Dekretuaren Proiektuaz
Arauaren xedea da Industriaren Legea garatzea industria segurtasunaren arloan. EGABek egokia deritzo proiektuari, “arloan lehendik dauden prozedurak antolatu, bateratu eta sistematizatu egiten dituelako”. Proiektuan dauden definizioen hobekuntza proposatzen du irizpenak, eta koordinazio estuagoa Industriaren Legearekin, zeinaren erregelamenduzko garapena baita proiektua. EGAB ez dago ados Industria Segurtasunerako Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkuran sindikatuek ordezkaririk ez edukitzearekin, eta “enpresen pareko ordezkar...

EGAB-en Irizpena, profesional sanitarioen informazio-sistemari buruzkoa
EGAB-en Irizpena, profesional sanitarioen informazio-sistemari buruzkoa
EGABek bat egiten du dekretu-proiektuaren helburuekin, eta egokitzat jotzen du horiek izapidetzea, baina gogorarazten du Euskadiko Osasun Kontseiluak oraindik ez duela eman testuari buruzko iritzirik, eta ohartarazi du izapide hori ez dela egin. Deigarria iruditzen zaio, halaber, Gizarte Segurantzaren mutua laguntzaileak berariaz ez aipatzea, aseguru-entitateekin parekatuz, eta uste du proposatutako lege-testuan jaso beharko liratekeela. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen ustez, egokia da “Profesional sanitari...

EGAB-ren Irizpena, Euskadiko dokumentu-kudeaketa integralaren eta dokumentu-ondarearen lege aurreproiektuari buruzkoa
Batzordeak era positiboan baloratzen du "errealitate berrietara egokitzeko eta bilakaera teknologikoak eta digitalizazioak argi eta garbi gainditutako araudia eguneratzeko ekimen hau". Irizpenean EGABek ohartarazten du berriki Euskal Kultura Ondarearen Legea onetsi ondoren aholkularitzarako kide anitzeko organo bat baino gehiago egon daitezkeela eta garbiketa-prozeduretan agirien balorazioa eta hautespena kontu handiz egitea gomendatzen du. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen ustez egokia da Euskadiko Dokum...

Eusko Jaurlaritzak 2020ko aurrekontuen Lege-proiektua aurkeztu dio euskal EGAB-eri
Eusko Jaurlaritzak 2020ko aurrekontuen Lege-proiektua aurkeztu dio euskal EGAB-eri
Bilbo, 2019ko azaroaren 6a.  Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburua Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkuraren aurrean agertu da gaur, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2020ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrei buruzko Lege Proiektua aurkezteko. Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu orokorren proiektua 11.774 milioi eurokoa da. Azpiazuk azaldu du aurrekontuen proiektua iaz aurkezturiko proiektua baino 10 milioi euro baxuagoa dela, euskal zor publikoa amortizatzeko beharra txikiagoa delako....

EGABen irizpena, Gazteriaren Euskal Autonomia Erkidegoko Legearen Aurreproiektuari buruzkoa
EGABek modu positiboan baloratu du, eta egokitzat jotzen du gazteen alorrean administrazioek dituzten eskumenak eta zereginak arautu eta koordinatuko dituen arau bat egitea, zeinak aldi berean gazteen emantzipazioa sustatuko duen eta gazteen zeharkako politikak koordinatuko dituen Kontseiluak aztertutako testutik alderdi positibo hauek nabarmendu ditu, besteak beste: laneratzea sustatzea, gazte-ekintzailetza, koedukazioa edo berdintasuna. Dena den, adierazi du aukerari ez zaiola probetxurik atera, ez baitira «osoagoa izateko askot...

EGABen Irizpena, emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen bigarren aldaketari buruzkoa
EGAB erakundearentzat positiboa da aldaketa, eta zenbait proposamen iradoki ditu. Horien artean, beste artikulu bat sartzea, zenbait kontzeptu argi defini ditzan, besteak beste bidalitako testuan bereizi gabe erabilitako sexu eta genero kontzeptuak, edo ordainketa-berdintasuna, ahalduntzea, intersekzionalitatea eta bestelako kontzeptuak. Horrez gain, hizkuntzaren erabilera trinkoa eta estiloa sakonean berrikustea ere proposatzen du, "hizkuntza, terminologia tekniko juridikoari egokituz". Irizpenak LHren eginkizuna berdintasune...

EGABen irizpena, nekazaritza-sektorean sasoiko langileen ostaturako higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzei buruzkoa
Batzordeak era positiboan baloratzen du kontsultatu den proiektua eta laguntzen aurreko beharkizun moduan ostatuak derrigorrez sasoiko langileen higiezinen eta ekipamenduen Erregistroan inskribatzea ezarri du; halaber, inguruabar jakin batzuetan nekazaritzako ustiategi baten errentariak diren pertsonek ere horietara iristeko aukera egotea proposatu du. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen iritziz egokia da “Nekazaritza-sektorean sasoiko langileen ostaturako higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzak&...

Lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeko dekretu-proiektuari buruzko EGABren Irizpena
EGABk positiboki balioztatzen du araubidezko ekimen hau eta “europar legediak berak aurrez ikusten dituen baldintzak baino zorrotzagoak” ezartzeko arrazoi eta aukera-elementuei buruzko azalpena eskatu du. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen ustez, egokia da lurzoruen kutsadura prebenitu eta zuzentzeko dekretu-proiektua izapidetzea, kontsulta organo honek egin dituen gogoetekin. Testua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailak egin du. EGABk gogorarazitakoarekin bat, lurzo...

Page 1 of 6First   Previous   [1]  2  3  4  5  6  Next   Last